202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Aldaketa, Ur-horniduraren zerbitzua eta tasak arautzen dituen ordenantzaren 2. artikuluan. Behin betiko onespena

Erromantzatuko Udalak, 2022ko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ur-horniduraren zerbitzua eta tasak arautzen dituen ordenantzaren 2. artikulua aldatzea.

Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 9an, eta Erromantzatuko Udalaren ediktuen taulan; hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluari.

Jendaurreko aldia iraganik inork alegazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erromantzatuan, 2022ko irailaren 29an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

ALDAKETA, UR HORNIDURAREN ZERBITZUA ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

2. artikulua aldatzen da; hona hemen haren testu berria:

"2. artikulua. Ordenantza hau herri hauetan aplikatuko da: Usunen, Domeñun, Arbontzen, Berroian eta Murillo Berroian".

Iragarkiaren kodea: L2213151