202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Ordenantza, eremu publikoa terrazekin okupatzea arautzen duena. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2022ko irailaren 22ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eremu publikoa terrazekin okupatzea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Eremu publikoa terrazekin okupatzea arautzen duen ordenantza, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2022ko irailaren 26an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2213035