202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLEXOA

Bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Olexoako Udalak, 2022ko otsailaren 18an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Olexoako Udalaren bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Erabaki hori 2022ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ekoan.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik egin gabe, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Olexoan, 2022ko irailaren 23an.–Alkatea, Andoni Izarra Eraso.

Iragarkiaren kodea: L2212855