202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 119. lurzatian. Behin betiko onespena

Obanosko Udalak, 2022ko apirilaren 12an egin bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen; hona hemen testu osoa:

1.–Behin betiko onestea 1. poligonoko 119. lurzatiaren xehetasun-azterketa, eraikuntza berri baterako hasierako oinarriak zehazteko. Azterketa hori Carlos Díaz Delgadok eta Juan González Fernándezek aurkeztu zuten, José Antonio Jarillo Jarilloren ordezkari gisa.

2.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, erabakian bertan jasotako hirigintzako arauekin batera. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia autentikoa igorriko zaio, hura osatzen duten plano eta agiri guztiekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik). Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenaren erabakia hartzen denetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

3.–Alkate udalburuari ahalmena ematea beharrezko jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik hobekiena gauzatzeko.

Erabakia eta onetsitako agiria hartzen duen eranskina argitaratzen dira, bete beharrez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoa, eta jakitera ematen da onesteko erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin.

Obanosen, 2022ko irailaren 15ean.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2212740