202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa 6. poligonoko 388. eta 389. lurzatietan, bat datorrena Zuluetako 3. eremuko 3.7.1 exekuzio unitateko 9. eta 10. lurzatiekin. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1.–Behin betikko onestea 1. poligonoko 388. eta 389. lurzatietarako xehetasun-azterketa, bat datorrena Zuluetako 3. eremuko 3.7.1 exekuzio unitateko 9. eta 10. lurzatiekin. Joanna Miguel Garbisuk sustatu du.

2.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei eta Iruñerriko Mankomunitateari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, erabakian bertan jasotako hirigintza arauekin batera. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolaketaren eta hirigintzaren eskuduntza duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako tresnaren ale baten kopia kautotua ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak), eta tramitatutako espediente osoaren kopia. Hori guztia, onesten denetik 10 eguneko epean gehienez ere.

3.–Erabakia Katastroko Alorrera igortzea, katastroa eguneratu dezan, beharrezkoa bada.

4.–Alkate udalburuari ahalmena ematea beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko.

Noain Elortzibarren, 2022ko irailaren 16an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2212769