202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

203/2022 EBAZPENA, irailaren 7koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibide batzuk onesten baitira 2022-2023 ikasturterako, hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Ebazpen honek helburu du jarraibide batzuk onestea, indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta garatzeko balioko dutenak, behar bezalako antolaketa eta funtzionamendu egokia lor daitezen hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxeetan 2022-2023 ikasturtean, haien autonomiaren esparruan.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eranskinean ageri diren jarraibideak onestea. Jarraibide horietan arautzen dira Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua 2022-2023 ikasturterako.

2. Ebazpen honen eranskinean bildutako jarraibideak ikastetxe pribatuei eta entitate eta ikastetxe pribatu itunduei aplikatuko zaizkie, dagozkien afera orotan, ikastetxe horien titularrek dituzten eskumenen kalterik gabe.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta hezkuntza entitate eta ikastetxeetara.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko irailaren 7an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Jarraibideak, Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko 2022-2023 ikasturtean

Ikasturte hasierako jarraibideek indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta argitzen dituzte, eta arautu gabeko beste batzuk arautzen, Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko. Horrez gain, ikasturtean lehentasunez landu behar diren ildoak ezartzen dituzte.

Jarraibideak zazpi kapitulutan daude bereizita:

Lehenengo kapituluan, honako hauek jorratzen dira: batetik, ikastetxe bateratuaren plangintza, oharrak eginez, besteak beste, proiektu funtzionalari buruz, urteko jarduketa planari buruz eta urteko jarduketa planaren eranskinari buruz; bestetik, Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuen urteko programazio orokorra jorratzen da, oharrak eginez ikasketa horiek ematetik sortzen diren berariazkotasunen gainean; jarraitzeko, Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe bateratuek eta BHIek jarduketa plana prestatzean duten parte-hartzea ere lantzen da; eta horiez gain, programazio didaktikoetan kontuan hartu beharreko alderdiak, bereziki martxoaren 5eko 21/2019 Foru Agindua betetzeari buruzkoak (horren bidez arautzen da Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloen ebaluazioa) eta maiatzaren 17ko 51/2021 Foru Agindua betetzeari buruzkoak (horren bidez hartzen dira irailaren 29ko 31/2020 Errege Lege-dekretuan ezarritako salbuespeneko neurriak).

Bigarren kapituluan, Lanbide Heziketako berariazko programen inplementazioari heltzen zaio, esaterako: enplegurako prestakuntza egiaztagarria, gaitasun profesionalen egiaztapena, KIMUA programa - proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza (POEI), Spainskills txapelketak, Lanbide Heziketa Duala, enpresetako egonaldiak, berrikuntza proiektuak, eraldaketa digitala - teknologia aplikatuko ikasgelak, ekintzailetza ikasgelak - INIZIA programa, mugikortasun proiektuak eta lanbide informazioa eta orientazioa.

Hirugarren kapituluan, Hezkuntza Departamentuaren beste programa orokor batzuk garatzeko jarraibideak zehazten dira.

Laugarren kapituluan, Lanbide Heziketako irakaskuntzak garatzeko jarraibideak ezartzen dira.

Bosgarrenean, Hezkuntza Departamentuko beste irakaskuntzetarako ere komunak diren jarraibideak azaltzen dira.

Seigarrenean, antolaketa-alderdi berariazko batzuk zehazten dira, beharrezkoak direnak Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen funtzionamendurako.

Zazpigarren kapituluan, erreferentziazko agiri estrategikoak eta Lanbide Heziketaren sistemako irakaskuntzetan gehien erabiltzen diren arauak azaltzen dira.

I. KAPITULUA

Ikastetxe bateratuaren plangintza - Lanbide Heziketa irakasten duten Bigarren Hezkuntzako institutuen urteko programazio orokorra

Lanbide Heziketako irakaskuntzak, zeinak araututa baitaude Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan (LOE aurrerantzean), eskaintzen ahal dira Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 78.2 artikuluan aipatzen diren ikastetxe bateratuetan, bai eta LOEn araututako ikastetxeetan ere, haren 39.5 artikuluak ezartzen duen bezala.

Irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak arautzen ditu, abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz, zeinak Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen oinarrizko beharkizunak arautzen baititu. Aipatu errege dekretuak ezartzen duenez, ikastetxe bateratuek autonomia izanen dute antolaketan, pedagogian eta kudeaketa ekonomikoan eta langileenean, administrazio eskudunak ezartzen duenari jarraituz; bestetik, autonomia erkidegoetako hezkuntza eta lan arloko administrazioek, ordezkaritza handiena duten enpresaburuen erakundeekin eta sindikatuekin lan eginez, plangintza komuneko eredu bat ezarriko dute, urtekoa edo urte anitzekoa, beren lurralde eremuko ikastetxe bateratuen sarerako.

Horretan oinarrituta, Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuek, ikasturte bakoitzean, urteko jarduketa planean zehaztuko dute ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalean definitutakoa.

1.–Ikastetxe bateratuak: proiektu funtzionalak Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak definitutako jarduketa planarekin bat egiten duen berraztertzea.

1.1. Proiektu funtzionala eta jarduketa ildoak.

Ikastetxe bateratuei dagokienez, proiektu funtzionala da ikastetxea definitu eta haren antolaketa eta kudeaketa biltzen dituen dokumentua. Proiektu funtzional horrek ikastetxe bateratuetarako jarraibideak kontuan hartu eta garatu behar ditu. Hezkuntza Departamentuak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuak definitzen dituzte jarraibide horiek, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko gainerako kideekin batera.

Proiektu funtzionala urte anitzekoa da, eta funtsezko tresna da Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen antolaketan eta plangintzan. Zuzendaritza-taldeak prestatuko du, ikastetxearen langile guztien laguntzarekin, eta Gizarte Kontseiluak onetsiko du.

Zuzendaritza-taldeak proiektu funtzionala berrikusi beharko du ikasturte bakoitzean, eta bidezkotzat jotzen dituen aldaketak ezarriko ditu. Halaber, proiektuaren kopia bana bidaliko die Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari eta Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuari.

Proiektu funtzionala berraztertu behar da aurreko ikasturterako zehaztutako zortzi jarduketa ildoetako bakoitzerako, eta orain, horietaz gain, badago beste jarduketa ildo bat, "Lanbide Heziketako bikaintasun ikastetxea" delakoa.

a) Egun dauden jarduketa ildoak:

Hona hemen egungo zortzi jarduketa ildoak: "Berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa", "Lanbide informazioa eta orientazioa hobetzeko modu erabakigarrian laguntzea", "Lanbide Heziketa Duala garatzea eta finkatzea", "Kanpoko ekintzak sustatzea", "Ikastetxearen identitatea ezaugarritzea", "Genero ikuspegia sartzea", "Enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarria" eta "Gaitasun profesionalak egiaztatzea".

–Nafarroan jarduketa ildo hauetarako jarraibide berriak ezartzen ez diren bitartean, honako hauek izanen dira aplikatzekoak 2022-2023 ikasturtean:

a) Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean ezarritakoa; haren bidez arautu ziren, 2020-2021 ikasturtean, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua honako jarduketa ildo hauetarako: "Berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa", "Lanbide informazioa eta orientazioa hobetzeko modu erabakigarrian laguntzea", "Lanbide Heziketa Duala garatzea eta finkatzea", "Kanpoko ekintzak sustatzea", "Ikastetxearen identitatea ezaugarritzea" eta "Genero ikuspegia sartzea".

b) Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 93/2021 Ebazpenean ezarritakoa; haren bidez arautu ziren, 2021-2022 ikasturtean, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua honako jarduketa ildo hauetarako: "Enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarria" eta "Gaitasun profesionalak egiaztatzea".

b) Jarduketa ildo berria:

Hau da 2022-2023 ikasturterako txertatu den jarduketa ildo berria: "Lanbide Heziketako bikaintasun ikastetxea". Jarduketa ildo hori Lanbide Heziketa Modernizatzeko Planaren (2020-2023) ondoriozkoa da, eta "Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa" izenarekin finantzatu da Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren baitako 20. osagaiaren barruan.

b1) Lanbide Heziketako bikaintasun ikastetxea.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 20. osagaiaren barruan, izen hau eman zaio 2. in­bertsioari: Lanbide Heziketaren Eraldatze Digitala; horren barruan, laugarren jarduketa ildoan, Estatuan 50 bikaintasun ikastetxek osatutako sare bat sortzea ezarri da, Lanbide Heziketako ikastetxeetatik bertatik suspertzeko bai ikerketa, bai programen eta metodologiaren etengabeko hobekuntza.

Lanbide Heziketako bikaintasun ikastetxeen estatu-sarea uztailaren 22ko EFP/717/2022 Aginduaren bidez sortu da; agindu horretan, sare horren ezarpen eta garapenerako laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzeaz gain, 2022. urteko deialdia egin zen, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Ikastetxeek beren jarduketak doitu edo berriak txertatu beharko dituzte Lanbide Heziketako bikaintasun ikastetxearen kalifikazioa lortzeko hautagai izan nahi badute, uztailaren 22ko EFP/717/2022 Aginduan ezarritako baldintzekin bat. Deskribapenezkoak, analitikoak, proaktiboak eta proposamenezkoak izaten ahalko dira jarduketak, eta, betiere, lotura eduki uztailaren 22ko EFP/717/2022 Aginduaren IV. eranskineko baremo-apartatuetan bikaintasun ikastetxeen betekizunei buruz jasotako alderdiekin. Ebazpen honetan jasotako adierazleei erantzun beharko diete.

Aurreko apartatuetan aipatutako zortzi jarduketa ildoak berraztertzea eta proposatutako jarduketa ildo berria eranstea; hori, behintzat, egin beharko dute ikastetxe bateratuek proiektu funtzionalen urteroko berrikuspenean. Ikastetxe bateratuek, beren autonomia baliatuz, erabakiko dute zein izanen diren, beren ustez, berraztertu eta garatu beharreko gainerako elementuak.

1.2. Jarduketa ildoak: adierazleak.

Proiektu funtzionala berrikusteko eta, hala badagokio, aldatzeko, ikastetxeek adierazle hauek erabiliko dituzte:

a) Egungo jarduketa ildoen adierazleak.

Sei jarduketa ildo hauei dagokienez ("Berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa", "Lanbide informazioa eta orientazioa hobetzeko modu erabakigarrian laguntzea", "Lanbide Heziketa Duala garatzea eta finkatzea", "Kanpoko ekintzak sustatzea", "Ikastetxearen identitatea ezaugarritzea" eta "Genero ikuspegia sartzea"), adierazleak bat etorriko dira Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean ezarritakoekin, ikastetxeek egokitzat jotzen dituzten beste adierazle batzuk baztertu gabe. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

Gainerako bi jarduketa ildoei dagokienez ("Enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarria" eta "Gaitasun profesionalak egiaztatzea"), adierazleak bat etorriko dira Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 93/2021 Ebazpenean ezarritakoekin, ikastetxeek egokitzat jotzen dituzten beste adierazle batzuk baztertu gabe. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2021-2022 ikasturterako.

b) Proposatutako jarduketa ildo berrirako adierazleak.

Jarduketa ildo berriaren adierazleei dagokienez, oinarritzat hartu dira uztailaren 22ko EFP/717/2022 Aginduaren V. eranskinean ezarritako balorazio irizpideak, eta hauek dira:

b1) Lanbide Heziketako bikaintasun ikastetxeak.

–Lanbide Heziketaren prestakuntzari eta zerbitzu-emateari lotutako adierazleak:

  • Lanbide Heziketako hasierako eskaintzan (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloak, espezializazio ikastaroak eta lanbide heziketa bereziko zikloak) dauden ziklo eta ikastaro kopurua.
  • Enplegurako lanbide-prestakuntzako ekintza egiaztagarrien kopurua.
  • Enplegurako lanbide-prestakuntza sustatzeari loturi egiten diren ekintzen kopurua, hura ikastetxean ezartzeari begira.
  • Curriculum bidezko antolaketa eta metodologia berritzaileak egin eta garatzen dituzten zikloen kopurua.
  • Ikastetxean curriculum bidezko antolaketa eta metodologia berritzaileak ezar daitezen sustatzeko egiten diren ekintzen kopurua.
  • Ikastetxeak gaitasun profesionalak egiaztatzeko parte hartu duen prozesuen kopurua.
  • Gaitasun profesionalak egiaztatzeko prozesuen sustapenari lotutako ekintzen kopurua, prozesu horiek ikastetxean ezartzeari begira.
  • Lanbide orientazioko zerbitzuari lotutako ekintzen kopurua.
  • Lanbide orientazioko zerbitzuaren sustapenari lotutako ekintzen kopurua, hura ikastetxean ezartzeari begira.
  • Ikasketak amaitu dituztenen enplegagarritasunari buruz dauden datuak: ikasleen kopurua eta ehunekoa (ikastetxeak guztira dituen ikasleak kontuan harturik).
  • Lotutako ekintzen kopurua.

–Praktikara bideratutako berrikuntzari lotutako adierazleak:

  • Ikastetxea partaide izan den berrikuntza proiektuen kopurua (Erasmus +, Estatuko nahiz Nafarroako deialdiak...).
  • Ikastetxeak berrikuntza proiektuetan parte har dezan sustatzeari begira egindako ekintzen kopurua.
  • Lanbide Heziketako beste ikastetxe batzuekin harremanetan egindako proiektuen kopurua, talde-lanean, networking-a oinarri hartuta.
  • Beste ikastetxe batzuekiko harremana sustatzeari begira egindako ekintzen kopurua, networking-a oinarri hartuta, talde-lana garatzeko ikastetxean.
  • Mugikortasunari loturik, ikastetxea partaide izan den nazioartekotze-proiektuen kopurua.
  • Mugikortasunari lotutako nazioartekotze-proiektuak sustatzeari begira egindako ekintzen kopurua, proiektuak ikastetxean gara daitezen.
  • Inguruko enpresekin egindako proiektu eta lankidetza-jardueren kopurua.
  • inguruko enpresekin proiektuak egin eta lankidetzan jardutea sustatzeari begira egindako ekintzen kopurua, halakoak ikastetxean garatzeko.
  • "Enpresa-haztegi" gisara, ikastetxean garatu diren enpresa-proiektuen kopurua.
  • Ikastetxeari lotutako "enpresa-haztegi" bat sustatzeari begira egindako ekintzen kopurua.

–Antolaketari lotutako adierazleak. Tokiko/lurraldeko ekosistemaren aldeko ikuspegia:

  • Ikastetxearen gobernantzan eta jarduketetan inplikaturik dauden sektoreko enpresen kopurua.
  • Sektoreko enpresak ikastetxearen gobernantzan eta jarduketetan inplikatu daitezen sustatzeko egindako ekintzen kopurua.
  • Tokiko, lurraldeko eta erkidegoko gobernuarekin harremanetan egindako ekintzen kopurua.
  • Ikastetxearen eta tokiko, lurraldeko eta erkidegoko gobernuaren arteko harremana sustatzeko egindako ekintzen kopurua.
  • Garapen ekonomikoko agentzia edo entitateekin harremanetan egindako ekintzen kopurua.
  • Garapen ekonomikoko agentzia edo entitateekiko harremanak sustatzeko egindako ekintzen kopurua.
  • Ikastetxea inplikaturik dagoen tokiko/lurraldeko garapen ekonomikoko proiektuen kopurua, eta proiektuak eskualdeko indarguneekin duen lotura.
  • Ikastetxea tokiko/lurraldeko garapen ekonomikoko proiektuetan inplikatu dadin sustatzeko egindako ekintzen kopurua.

Halaber, genero ikuspegia txertatze aldera eta bat etorriz Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoarekin, nola proposatutako adierazleekin hala ikastetxeak zehaztutako beste adierazle batzuekin, sistematikoki sartu beharko da sexuaren aldagaia egiten diren estatistika, inkesta eta datu-bilketa guztietan; beraz, datuak sexuaren arabera bereizita egonen dira.

2.–Ikastetxe bateratuak: Urteko jarduketa plana (UJP).

2.1. Xedapen orokorrak.

LOEren 125. artikuluan jasotzen den urteko programazio orokorra Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe bateratuetan garatuko da "urteko jarduketa plana" (UJP) izenarekin. Urteko jarduketa plana oinarrizko tresna bat da, ikastetxe bateratuaren plangintza, antolaketa eta funtzionamendua biltzen dituena, eta haren bidez zehazten dira ikasturtean zehar garatuko diren proiektu funtzionala, antolaketarako eta funtzionamendurako arauak eta kudeaketa proiektua. Dokumentu hori prestatzeko orduan, zorroztasuna, erraztasuna eta erabilgarritasuna hartuko dira kontuan.

Eskola kudeaketako Educa sisteman orientazio gida bat egonen da eskuragarri (ereduak izanen dituena) urteko programazio orokorra prestatu, haren jarraipena egin eta ebaluatzeko. Gida hori ikastetxe bateratuetako UJPrako egokituko da.

Autonomiaren, erantzukizunaren eta efizientziaren printzipioekin bat etorriz, zuzendaritza-taldeak bere baliabideak kudeatuko ditu, baita Hezkuntza Departamentuak ezarritako prestakuntza eskaintza ere (antolaketa, ordutegia, koordinaziorako egutegia, etab.), hark ezarritako ordutegi irizpideak betez, ikasleentzako laguntza eta emaitza akademikoak hobetzeko.

Era berean, zuzendaritza-taldeak ikastetxearen antolaketa aztertzeko lanak kudeatuko ditu, helburu harturik hurrengo ikasturtean (2023-2024) goizez eman daitezela oinarrizko eta erdi mailako zikloak, eta arratsaldeko ordutegian lehentasuna izan dezatela helduentzako eskaintzek, eta, hala badagokio, goi mailako zikloek eta espezializazio ikastaroek.

2.2. Informazioa biltzeko iturriak.

Urteko jarduketa plana prestatzeko, iturri hauek aztertzearen ondoriozko jarduketa ildoak hartuko dira kontuan:

a) Helburuen urteroko zehaztapena; helburuok ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalean (batez ere proiektu funtzionalean zehaztutako adierazleen betetze-mailari dagokionez), bi urteko hobekuntza planean eta zuzendaritza proiektuan dute jatorria.

b) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak eta Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuak nabarmendutako alderdiak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (SEEP) - Next Generation EU delakoarekin loturikoak.

c) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuak edo ikastetxe bateratuaren gizarte-kontseiluak nabarmendutako alderdiak, ikastetxearen esparruko eta bere eragin-eremuko ekoizpen eta zerbitzu sektoreari buruz.

d) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak nabarmendutako alderdiak, aurreko ikasturteko gainbegiratze prozesuen ondorioz.

e) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak eta Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuak nabarmendutako alderdiak aurreko ikasturteko urteko jarduketa planaren analisian.

f) Aurreko ikasturte bukaerako memorian proposatutako hobekuntza arloak.

g) Barneko eta kanpoko proben emaitzen analisia, baita hobetzeko proposamenak ere.

h) Hezkuntza Departamentuak ematen dituen ikasturte hasierako jarraibideak.

i) Ikastetxeak ezarritako bestelako programak. Bereziki jorratuko dira ikastetxeko berrikuntzako eta eraldatze orokorreko programak.

j) Ikastetxearen kalitatea kudeatzeko sistemaren autodiagnostikoa, halakorik bada.

2.3. Egitura eta edukia.

Hona hemen urteko jarduketa planaren (UJP) egitura eta edukia:

–1. kapitulua.–Alderdi orokorrak eta baliabideen kudeaketari buruzko antolaketa-alderdiak.

–2. kapitulua.–Antolaketari eta funtzionamenduari buruzko alderdiak.

–3. kapitulua.–Ikastetxearen urteko plana.

–4. kapitulua.–Beste irakaskuntza batzuetarako ere komunak diren planak, proiektuak eta programak.

–5. kapitulua.–Lanbide Heziketako planak, proiektuak eta programa berariazkoak.

–6. kapitulua.–Urteko jarduketa planaren jarraipena eta ebaluazioa.

–Eranskinak.

2.4. Prestaketa.

Zuzendaritza-taldea arduratuko da urteko jarduketa planaren prestaketa koordinatzeaz, baina lan hori beste pertsona edo batzorde batzuen esku utz dezake.

Zuzendaritza-taldeak agiriaren eskema bat emanen du. Eskema horrek ebazpen honen jarraibideak beteko ditu, parte hartu behar duten taldeak eta pertsonak finkatuko ditu, talde bakoitzaren eginkizunak zehaztuko ditu, tresnak eta baliabideak jarriko ditu eta denborak zehaztuko dira.

Kasuan kasuko ikasturtean dauden beharrak eta aurreikuspenak azterturik, eta kontuan harturik klaustroak, gizarte-kontseiluak eta beste organo batzuek hartutako deliberoak eta erabakiak, bai eta egindako oharrak eta ekarpenak ere, urteko jarduketa plana osatzen duten atalak erredaktatuko dira.

Urteko jarduketa plana, ahal dela, bitarteko telematikoen bidez eginen da, eta, horretarako behar bezala prestatuta badago, Educa aplikazioa erabiltzen ahalko da hura erredaktatu eta argitaratzeko. Behin onetsita, ikastetxeko kide guztiek bete beharko dute.

2.5. Tramitazioa, jarraipena eta ebaluazioa.

Onetsi ondoren, eta urriaren 31 baino lehen, urteko jarduketa plana Educan argitaratuko da, ikusgai egon dadin hala Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarentzat nola Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuarentzat eta Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuarentzat; horrela, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak planifikatzen ahalko ditu ikastetxeekin batera egin beharreko lanak.

Urteko jarduketa plana ikastetxean geldituko da ikastetxe bateratuko hezkuntza eta prestakuntza komunitate osoaren eskura.

Ikastetxe bateratuko zuzendaritza-taldeak eta hark izendatutako arduradunek urteko jarduketa plana osatzen duten plan, proiektu eta programen betetze mailaren segimendua eginen dute aldian behin.

Hori baino lehen, segitu beharreko prozedura finkatuko da (nola), informazioa biltzeko irizpideak zehaztuko dira (zer), arduradunak izendatuko dira (nork) eta epeak finkatuko dira (noiz).

Aztertu eta baloratuko da zenbateraino garatu diren proposatutako ekintzak, erantzukizunak nola bete diren, denbora-plangintza konplitu den eta proposatutako helburuak lortu diren.

Ikasturtea bukatutakoan, zuzendaritza-taldeak koordinatuko du zuzendaritza-taldeak berak horretarako izendatutako pertsona edo batzorde arduradun bakoitzak egiten dituen plan, proiektu eta programen emaitzen azterketa.

Atal bakoitza aztertzeko eta ebaluatzeko prozesu horretan, datu esanguratsuak jasoko dira bateko eta besteko iturrietatik (datuak, iritziak, ohartarazpenak eta abar), eta gero, datu horiek aztertu eta interpretatuko dira aurreikusitako irizpideei jarraikiz. Amaierako hausnarketa eta balorazioa ez da kuantitatiboa soilik izanen, emaitza horien arrazoiak baloratuko baitira.

Hori guztia kontuan hartuta, zuzendaritza-taldeak, urteko jarduketa planaren jarraipen- eta ebaluazio-prozesuan egindako lanetik abiatuta, amaierako memoria eginen du.

Amaierako memoriak dimentsio bikoitza izanen du. Lehenik, dimentsio ebaluatiboa, ikastetxe bateratuko urteko plangintzaren garapenari buruzko balantzea erakutsiko duena. Honako alderdi hauek nabarmenduko dira: proposatutako ekintzak zenbateraino bete diren, erantzukizunak nola bete diren, denbora-plangintza egokia izan den, aldizkako jarraipena egin den eta helburuak zenbateraino bete diren (adierazleen eta helmugen arabera). Bigarrenik, dimentsio proiektiboa azalduko da, etorkizunean esku hartzeko ildoak zehaztuz eta etorkizunean hobetzeko proposamen zentzuzkoak aurkeztuz.

Memoriaren eranskin moduan, ikasleek barneko (emaitza akademikoak) eta kanpoko (lantokiko prestakuntza, Lanbide Heziketa Dualeko proiektuak...) ebaluazioetan izandako ikaskuntza emaitzen azterketa xehea sartuko da, emaitza horiek eragin dituzten arrazoiei buruzko hausnarketa batekin, eta, hala badagokio, curriculumeko elementuen, materialen eta alderdi pertsonalen eta antolamendukoen funtzionamenduan hautemandako gabeziei eta disfuntzioei buruzkoarekin.

Ikastetxe bateratuko gizarte-kontseiluak amaierako memoria onetsi ondoren, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari bidaliko zaio, bitarteko telematikoen bidez, 2023ko uztailaren 17a baino lehen; halaber, egun hori baino lehenago bidaliko zaio ikastetxe bateratuko erreferentziako ikuskatzaileari.

2.6. Gainbegiratzea.

Ikastetxe bateratuko erreferentziako ikuskatzaileak urteko jarduketa plana eta ikasturte amaierako memoria gainbegiratuko ditu, egiaztatzeko bat datozela hezkuntza arloko indarreko araudiarekin eta ikastetxearen behar eta emaitzekin, eta, hala badagokio, behar diren doikuntzak egitea eskatuko du.

2.7. Lanbide Heziketako planak, proiektuak eta programa berariazkoak.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuarekin batera, urteko jarduketa planaren jarraipena eta ebaluazioa eginen du Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak bere eskumenen esparruan markatutako Lanbide Heziketako berariazko planei, proiektuei eta programei dagokienez, egiaztatzeko zuzendaritza nagusiak ezarritako jarraibideekin bat datorren, eta kasua bada, bidezko doikuntzak proposatuko ditu.

3.–Urteko jarduketa plana prestatzeko jarraibideak.

Urteko jarduketa planak kapitulu hauek izanen ditu.

3.1. 1. kapitulua.–Alderdi orokorrak eta baliabideen kudeaketari buruzko antolaketa-alderdiak.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 93/2021 Ebazpenean ezarritakoa aplikatuko da atal honetarako. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2021-2022 ikasturterako.

3.2. 2. kapitulua.–Antolaketari eta funtzionamenduari buruzko alderdiak.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 93/2021 Ebazpenean ezarritakoa aplikatuko da atal honetarako. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2021-2022 ikasturterako.

3.3. 3. kapitulua.–Ikastetxearen urteko plana.

Ikastetxearen urteko plana urteko jarduketa planaren elementu garrantzitsua da. 2022-2023 ikasturtean lortu nahi diren urteko helburu nagusiak jaso behar ditu, besteak beste I. kapitulu honetako 2.2 apartatuan adierazitako informazio iturrien ondoriozkoak. Helburu horiek ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalarekin bat etorri beharko dute.

Urteko helburuak nabarmentzeko modukoak izanen dira, eta bat etorriko dira ikastetxe bateratuaren premiekin, zeinak baitatoz hezkuntza eta prestakuntza prozesuetatik eta ikastetxe bateratuak egiten duen beste edozein prozesutik, baita ikastetxearen eraginpeko produkzio eta zerbitzu sektorearen inguruko prozesuetatik ere. Era berean, urteko helburu horiek argiak eta zehatzak izanen dira, beraien lorpen-maila neurtzen ahalko da eta ikasturtean zehar edo epe laburrera lortzen ahalko dira.

Ikastetxearen urteko planak egitura operatiboa izanen du, plana bera gauzatzea eta haren segimendua egitea erraztuko duena, eta honako hauek zehaztuko ditu: helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa.

3.4. 4. kapitulua.–Beste irakaskuntza batzuetarako ere komunak diren planak, proiektuak eta programak.

Ikastetxe bateratuko sailek eta gainerako taldeek urteko plan propio bat izanen dute. Horren bidez, urteko jarduketa planean ezarritako helburu nagusiak lortzen lagunduko dute, norberaren helburuak eta ikastetxe bateratuaren beste plan espezifiko batzuetan ezarritakoak formalizatzeaz gainera.

Era berean, ikastetxeak ikasturtean ezarri nahi dituen beste ikasketa batzuekin bat datozen beste jarduketa plan batzuk jasoko dira, bai eta ezarri behar diren beste proiektu eta plan propio batzuk ere.

Planen egitura operatiboari dagokionez, haien gauzatzea eta segimendua errazteko modukoa izanen da, eta honako hauek zehaztuko ditu: helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa.

–Ikastetxe bateratuko sailen urteko planak (didaktikoak, lanbide-arloetakoak, orientaziokoak, kanpoko jardueretakoak), heziketa zikloetakoak, Lanbide Heziketako beste ikastaro eta programa batzuetakoak edo beste talde batzuetakoak.

–Aniztasunari erantzuteko urteko plana.

–Orientazio akademikoaren urteko plana / Urteko tutoretza plana.

–Urteko bizikidetza plana.

–Urteko hezkidetza plana.

–Hizkuntza proiektua, ikastetxe bateratuak hura aplikatzea erabaki badu (bat etorriz otsailaren 19ko 16/2019 Foru Aginduaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoarekin).

–Irakaskuntza-programazioak.

–Ikastetxearen beste plan batzuk.

–Proiektu eta programa instituzionalak.

–Ikastetxearen prestakuntza plana.

–Eskolaz kanpoko jarduera osagarrien programazioak.

–Hezkuntza Departamentuak eta/edo indarreko arauzko xedapenek zehazten duten beste edozein gehitu daiteke.

3.5. 5. kapitulua.–Lanbide Heziketako planak, proiektuak eta programa berariazkoak.

Ikastetxe bateratuko lan eta konpetentzia arloak Lanbide Heziketakoak badira berariaz, urteko plan propio bat edukiko dute. Horren bidez, urteko jarduketa planean definitutako helburu nagusiak lortzen lagunduko dute, norberaren helburuak eta ikastetxe bateratuaren beste plan espezifiko batzuetan ezarritakoak formalizatzeaz gainera.

Jarraian adierazten diren planek, proiektuek eta programek urteko plan propio bat izanen dute. Plan horrek egitura operatiboa edukiko du, aipatu planen, proiektuen eta programen exekuzioa eta jarraipena erraztuko dituena, eta definituta izanen ditu helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa:

–Gaitasun profesionalen egiaztapena.

–Enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarria.

–Lanbide Heziketa Duala.

–Lanbide-orientazioa.

–KIMUA programa.

–Eraldaketa digitala. Teknologia aplikatuko ikasgelak.

–Berrikuntzako eta eraldaketa digitaleko proiektuak.

–Ekintzailetza ikasgelak. INIZIA programa.

–Lanbide Heziketa elebiduna.

3.6. 6. kapitulua.–Urteko jarduketa planaren jarraipena eta ebaluazioa.

–Urteko jarduketa planaren jarraipena. Zehaztuko dira zuzendaritza-taldea, planaren jarraipena egiteko ardura duten pertsonak eta nola eta noiz eginen den urteko jarduketa planaren jarraipen prozesua, bai eta zer maiztasunarekin eginen den ere. Jarraipen prozesu honetan sartzen da urteko jarduketa plana osatzen duten planen, proiektuen eta programen egoera edo horien betetze maila baloratzea. Horretarako, beharrezkoa da datuak biltzea eta aztertzea, egiaztatu ahal izateko aurreikusitako ekintzen bilakaera eta garapena, bai eta ezarritako helburuen betetze-maila zehazteko ere.

–Urteko jarduketa planaren ebaluazioa eta amaierako memoria. Urteko jarduketa planaren betetze-maila ebaluatzeko, kapitulu honen 2.5 apartatuan ezarritakoa beteko da, eta urteko jarduketa planaren kapitulu eta apartatu guztiei eraginen die. Amaierako ebaluazio horren emaitzetan edo ondorioetan, gutxienez ere, proposatutako helburuak zenbateraino bete diren aztertu eta baloratuko da, eta hobetzeko proposamen zentzuzkoak eginen dira, hurrengo ikasturteko urteko jarduketa planean baloratuko direnak.

Horrez gain, amaierako memoriaren eranskin moduan, ikasleek barneko (emaitza akademikoak) eta kanpoko (USE, lantokiko prestakuntza...) ebaluazioetan izandako ikaskuntza emaitzen azterketa xehea sartuko da, edo ikastetxeak edo Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak zehazten dituen beste ebaluazio batzuen emaitzena.

3.7. Urteko jarduketa planaren eranskinak.

Urteko jarduketa planaren eranskin gisa, honako agiri hauek gehituko dira:

a) Irakaskuntza-programazioekiko adostasun agiriak.

b) Kontingentzia plana.

c) Arreta ez-presentzialaren plana.

4.–Urteko jarduketa planaren eranskinen garapena.

4.1. Irakaskuntza-programazioekiko adostasun agiriak.

Urteko jarduketa planekin batera, irakaskuntza-programazioen adostasun agiriak aurkeztuko dira, ziurtatzearren programazioak egoki jaso dituela eskatzen diren alderdi guztiak. Hortaz, programazio horiek gordetzeko ardura ikastetxeei dagokie. Dena dela, beharrezkoa den kasuetan, kasuan kasuko Hezkuntza Departamentuko zerbitzuak programazioa berariaz eskatuko du, irakaskuntza ikuskatzeko prozesuetan sartzeko, kalifikazioen erreklamazio kasuetan, analisi estatistikoak egiteko edo beste arrazoi batzuengatik.

Lanbide Heziketako urrutiko online modalitatean irakatsitako moduluen programazioen adostasun-agiriak izan behar du Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren ikus-onespena, ziurtatzeko programazioak bat egiten duela Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketako urrutiko online modalitaterako ezarritako proposamen metodologikoarekin.

LOMLOE curriculum berria zer ikasmailatan ezartzen den, ikasmaila horietako irakaskuntza-programazioen adostasun agiriak txertatuko dira, beranduenez, 2022ko azaroaren 30ean.

Irakaskuntza-programazioen adostasun agirien ereduak ororen eskura izanen dira eskola kudeaketako Educa sisteman.

4.2. Kontingentzia plana.

Pandemia egoeraren ondorioz beharrezkoa bada, ikastetxe bateratuek hezkuntza jarduera antolatzeko eta prebentziorako kontingentzia plana eguneratu beharko dute, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko eta hezkuntza eta prestakuntza jarduera ahalik eta egokien garatzen dela bermatzeko.

Plan horrek bete beharko ditu Hezkuntza Departamentuak ezarritako berariazko jarraibideak.

Pandemia egoeragatik beharrezkoa baldin bada, ikastetxeko zuzendariak izendatuko ditu, 2022-2023 ikasturterako, kontingentzia planaren arduradun izanen diren irakasleak. Arduradunari dagokio kontingentzia plana abian jartzea eta koordinatzea, baita ikastetxeko zuzendariak esleitzen dizkion gainerako eginkizunak betetzea ere.

4.3. Arreta ez-presentzialaren plana.

Pandemia egoeragatik beharrezkoa baldin bada, ikastetxe bateratuek arreta ez-presentzialaren plan bat izanen dute, behar den arreta akademikoa emateko hezkuntza-jarduera presentziala eten behar izanez gero.

Arreta ez-presentzialaren planak honako atal hauek izanen ditu:

a) Hezkuntza arreta ez-presentzialaren antolaketa.

b) Irakaskuntzaren plangintza lanbide moduluak edo lanbide moduluetako proiektuak zikloka emateko.

b) Gune, aplikazio eta baliabide digitalen erabilera.

c) Tutore lana ikasleekin eta familiekin.

d) Aniztasunari erantzutea eta laguntza ematea.

e) Irakasleen koordinazioa.

f) Simulakroak egitea (proba berriak egitea).

g) Zuzkidura teknologikoa: ekipamendua eta konektibitatea.

h) Konpetentzia digitala indartzeko plana.

Hezkuntza arreta ez-presentziala antolatuko da arreta emateko bai konfinatutako ikasleei, bai eta ikasgela edo ikastetxe osoari ere, erabateko konfinamendua izanez gero.

Heziketa zikloetako irakasle taldeak definituko du nola emanen zaien arreta ikasleei lanbide moduluetan (lanbide moduluka, lanbide modulu desberdinak inplikatzen dituzten proiektuen bidez).

Tutore lan ez-presentzialaren esparruan, ikasleen legezko erantzuleei jakinaraziko zaie –ikasleak adingabeak badira– nola antolatzen den hezkuntzako arreta.

Arreta ez-presentzialaren plana Educa aplikazioaren bidez prestatu eta argitaratzen ahalko da, familiek ikus dezaten.

Zuzkidura teknologikoari probetxurik onena ateratzeko, ikasturtearen hasierako egunetan, irakasleek beraiek emanen dizkiete ikasleei, ikastetxearen plangintzaren arabera, baliabide teknologikoak era egokian erabiltzen ikasteko behar diren klaseak, beharrezkoa izan baitaiteke gerta daitezkeen egoerei aurre egiteko.

5.–Ikastetxe bateratuak: Ikastetxe bateratuek jarduketa plana prestatzen parte hartzea.

Garatzeko Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak arautzen dituen irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan egiten da jarduketa plana.

Ikastetxeetako gobernu organoek jarduketa plana prestatzen lagun dezaten sustatzeko, ikastetxe bateratuko zuzendariak, ikastetxeko gobernu organoen parte-hartzea bermatuko duen eta ikastetxeak berak erabakitzen duen barne prozesuaren ondoren, txosten bat bidaliko dio, bitarteko telematikoen bidez, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariari, egokitzat jotzen diren proposamen edo iradokizunekin, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak kontuan har ditzan jarduketa plana prestatzeko orduan.

Txosten hori 2022ko abenduaren 31 baino lehen bidaliko da, eta alderdi hauek jorratzen ahalko ditu: tituluak berritzea, prestakuntza eskaintza eta baliabide premiak, enplegurako prestakuntza, lanbide informazioa eta orientazioa, berrikuntza, antolaketa eta kudeaketa eredua eta ikastetxe bateratuak nahi duen beste edozein alderdi.

6.–Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuak: urteko programazio orokorra.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 231/2022 Ebazpenean adierazitakoaz gain (horren bidez, jarraibideak onetsi ziren antolaketa eta funtzionamendua arautzearren 2022-2023 ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak ematen dituzten ikastetxeetan), honako alderdi hauei ere eman beharko diete arreta berezia beste irakaskuntzez gain hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ere ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuek:

6.1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen jarduketa planarekin lotutako neurrien berrikuspena eta programazioa:

2022-2023 ikasturtean, Bigarren Hezkuntzako institutuek gainbegiratu eta, hala badagokio, aldatu beharko dituzte Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen jarduketa planean aipatzen diren jarduketa ildo estrategikoekin lotutako neurriak. Ildo horiek kapitulu honen 1. jarraibidean garatzen dira.

6.2. Lanbide Heziketako programa berariazkoen berrikuspena:

Bigarren Hezkuntzako institutuek berraztertu eta programatu beharko dituzte ikastetxeetan ezarritako Lanbide Heziketako berariazko planak, ebazpen honetan adierazitakoarekin bat.

6.3. LHko ikasketak ematen dituzten BHIen lankidetza jarduketa plana prestatzean:

BHIetako gobernu organoek jarduketa plana prestatzen lagun dezaten sustatzeko, BHIko zuzendariak, ikastetxeko gobernu organoen parte-hartzea bermatuko duen eta ikastetxeak berak erabakitzen duen barne prozesuaren ondoren, txosten bat bidaliko dio, bitarteko telematikoen bidez, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariari, egokitzat jotzen diren proposamen edo iradokizunekin, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak kontuan har ditzan jarduketa plana prestatzeko orduan.

Txosten hori 2022ko abenduaren 31 baino lehen bidaliko da, eta alderdi hauek jorratzen ahalko ditu: tituluak berritzea, prestakuntza eskaintza eta baliabide premiak, enplegurako prestakuntza, lanbide informazioa eta orientazioa, berrikuntza, antolaketa eta kudeaketa eredua eta ikastetxeak nahi duen beste edozein alderdi.

7.–Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu itunduak: Plangintza instituzionaleko agiriak.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 231/2022 Ebazpenean adierazitakoaz gain, hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe pribatu itunduek arreta berezia eman beharko diete honako alderdi hauei, galarazi gabe ikastetxe horietako zuzendariek dituzten eskumenak eta indarreko araudiarekin bat:

7.1. Ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren bat-etortze maila.

2022-2023 ikasturtean, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu itunduek berrikusi beharko dute bat etortzen diren ikastetxearen hezkuntza-proiektua eta Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak definitutako jarduketa plana.

Ikastetxearen hezkuntza-proiektua berrikusi beharko da oinarri harturik kapitulu honetan adierazitako jarduketa ildoak.

7.2. Urteko programazio orokorraren bat-etortze maila eta berrikuspena.

2022-2023 ikasturtean, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu itunduek berrikusi beharko dute bat etortzen diren urteko programazio orokorra eta kapitulu honetan ikastetxe bateratuen urteko jarduketa planerako ezarritakoa.

8.–Programazio didaktikoak.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 93/2021 Ebazpenaren eranskineko 9. jarraibidean ezarritakoa aplikatuko da 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2021-2022 ikasturterako.

II. KAPITULUA

Lanbide Heziketako programa berariazkoen inplementazioa

9.–Enplegurako prestakuntza egiaztagarria.

Salbu eta ondoren ematen diren datei dagokienez, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 93/2021 Ebazpenaren eranskineko II. kapituluaren 10. jarraibidean ezarritakoa aplikatuko da 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2021-2022 ikasturterako.

–2022ko irailaren 16a baino lehen, ikastetxeko zuzendariak Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio nor edo nortzuk izendatu dituen enplegurako lanbide-prestakuntzaren arduradun izateko.

–2022ko irailaren 16a baino lehen, ikastetxeko zuzendariak Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari jakinarazi beharko dio nortzuk izanen diren enplegurako lanbide-prestakuntzaren irakasle laguntzaileak. Helbide elektroniko honetara bidaliko da jakinarazpena: sfpeduca@navarra.es.

10.–Gaitasun profesionalen egiaztapena.

Salbu eta ondoren ematen diren datei dagokienez, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 93/2021 Ebazpenaren eranskineko II. kapituluaren 11. jarraibidean ezarritakoa aplikatuko da 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2021-2022 ikasturterako.

–2022ko irailaren 16a baino lehen, ikastetxeko zuzendariak Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio nor edo nortzuk izendatu dituen gaitasun profesionalen egiaztapenen arduradun izateko.

–2022ko irailaren 16a baino lehen, ikastetxeko zuzendariak Lanbide Heziketaren Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuari jakinarazi beharko dio nortzuk izanen diren enplegurako lanbide-prestakuntzaren irakasle laguntzaileak. Helbide elektroniko honetara bidaliko da jakinarazpena: scualiedu@navarra.es.

11.–KIMUA programa. Proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza (POEI).

Salbu eta ondoren ematen diren datei dagokienez, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 93/2021 Ebazpenaren eranskineko II. kapituluaren 12. jarraibidean ezarritakoa aplikatuko da 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2021-2022 ikasturterako.

–2022ko irailean zehar, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuak jakinaraziko du nor izanen den ikastetxe horretan KIMUA programaren erreferentziako koordinatzailea.

–2022ko irailaren 16a baino lehen, ikastetxeko zuzendariak Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuari jakinarazi beharko dio zer irakasle arituko diren KIMUA programaren dinamizazio eginkizunetan eta zer lanbide-arlotan. Helbide elektroniko honetara bidaliko da jakinarazpena: metodologiasactivas.fp@educación.navarra.es.

12.–Spainskills.

Hezkuntza Departamentuaren iritziz, ikastetxeek eta beren ikasleek espezialitateen lehiaketetan parte hartzea aukera egokia da Lanbide Heziketa sustatzeko eta haren erakargarritasuna eta bikaintasuna sustatzeko. Ikasleek parte hartzea motibatzeko eta lanerako aurreikuspenak hobetzeko pizgarri bat da haientzat. Gainera, Espainian bi urtez behin egiten diren txapelketetan (Spainskills) parte hartzeak aukera ematen die, lehenengoak geldituz gero dagokien "Skill"ean, Europakoetan (Euroskills) eta mundukoetan (Worldskills) parte hartzeko.

Hona noiz eginen diren munduko, Europako eta Espainiako hurrengo txapelketak:

–Worldskills Lyon-2024. Aurreikusita dago 2024ko irailaren 10etik 15era egitea, Lyonen (Frantzia). Informazio gehiago:

https://worldskills.org/what/competitions/worldskills-lyon-2024/

–Euroskills Graz-2023. Aurreikusita dago 2023ko irailaren 5etik 9ra egitea, Gdansken (Polonia). Informazio gehiago:

https://worldskillseurope.org/index.php/media/news/gdansk-host-euroskills-competition-2023

–Spainskills. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak argitaratzeke ditu oraindik txapelketaren hurrengo edizioko datak. Informazio gehiago:

https://spain-skills.es/

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak hurrengo Espainiako Spainskills txapelketaren datak ofizialki jakinarazten dituenean, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak behar diren jarraibideak emanen ditu zehazteko zer "skilletan" lehiatuko den Nafarroa eta xedatzeko txapelketan Nafarroako taldea osatuko duten ikasleak eta irakasleak zein modutan aukeratuko diren. Horregatik, aurretik, hots, 2022-2023 ikasturteko lehenbiziko hilabeteetan, beharrezkoa izanen da txapelketa horretan "skill" batean edo bestean parte hartu nahi duten ikastetxeek ikasleen lehen hautaketa bat egitea, haien parte-hartzea proposatu nahi bada.

Ikasleak hautatu eta prestatzeak ohiz kanpoko ahalegina eskatzen die eginkizun horretan inplikatzen diren irakasleei; izan ere, ikasgelan kasuan kasuko moduluen curriculumak garatuz prestatzeaz gainera, beharrezkoa da prestaketa praktikoa nabarmen handitzea. Horregatik, 2022-2023 ikasturtean, ikastetxeko zuzendaritzak ordu osagarriak esleitzen ahalko dizkie irakasleei lan hori egin dezaten.

13.–Lanbide Heziketa Duala.

Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak bere 55. artikuluan ezarri du ezen Lanbide Heziketako C eta D graduetako eskaintza osoak izaera duala izanen duela –orain arteko Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala ordezten duen Gaitasun Profesionalen Estandarren Espainiako Katalogo Nazionalaren arabera ezarriko da gradua–; horrek esan nahi du D graduko eta oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloen eskaintza osoa duala izanen dela, eta horrek eskatzen duen bezala garatuko dela.

Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 65. artikuluan ezartzen da Lanbide Heziketako eskaintzan D gradukotzat jotzen diren zikloak ziklo dual gisa garatuko direla, bi araubide hauetako batean:

a) Araubide orokorra. Araubide orokorraren bereizgarriak hauek dira, besteak beste: enpresan egiten den prestakuntza-denbora prestakuntza osoaren %25 eta %35 bitartekoa izanen da (%20 oinarrizko mailako zikloen kasuan), eta enpresan egin beharreko prestakuntza-denbora hori heziketa zikloaren bi ikasturteetan banatuko da (%20 oinarrizko mailako zikloen kasuan).

b) Araubide intentsiboa. Araubide intentsiboaren bereizgarriak hauek dira, besteak beste: enpresan egiten den prestakuntza-denbora prestakuntza osoaren %35 baino handiagoa da, eta prestakuntzako lan-kontratua dago, dagozkion lan arloko legeetan ezarritakoaren araberakoa; Lanbide Heziketako sistemaren araubide honek berezko dituen berezitasunak ere ditu.

Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoa ezartzeko egutegia garatzen ez den bitartean, eta Lanbide Heziketaren izaera dualari buruz eta hori eskaintzeko araubideei buruz xedatutakoa ezartzen eta indarrean sartzen den arte, 2022-2023 ikasturtean aplikatzekoa izanen da, Lanbide Heziketa Dualeko proiektuen garapenari dagokionez, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean xedatutakoa (horren bidez arautu zen, 2020-2021 ikasturterako, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten Nafarroako ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua).

Ikastetxe bateratuko zuzendariak lantalde bat osatuko du, eta horretan aztertuko dira heziketa zikloetan gertu ezartzekoa den dualtasunak eta eskainiko diren bi araubideek ekarriko dituzten gorabeherak.

14.–Egonaldiak enpresetan.

Salbu eta enpresetako egonaldien EE-1 modalitateari buruz ondoren zerrendatzen diren alderdiei dagokienez, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 93/2021 Ebazpenaren eranskineko II. kapituluaren 15. jarraibidean ezarritakoa aplikatuko da 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2021-2022 ikasturterako.

–EE_1. 2023-2024 ikasturterako deialdia 2022ko abenduan edo 2023ko urtarrilean eginen da. Deialdian iragartzen diren plazak esleitzeko irizpide batzuk erabiliko dira, besteak beste, emakumeen eta gizonen arteko esleipen parekidea eta plazak ahal den ikastetxe kopuru handienean banatzea.

15.–Berrikuntza proiektuak.

2022-2023 ikasturte honetan, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan Berrikuntza eta Transferentzia Digitaleko proiektuak egiteko deialdi berri bat.

16.–Eraldaketa digitala. Teknologia aplikatuko ikasgelak.

Salbu eta ondoren azaltzen diren alderdiei dagokienez, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 93/2021 Ebazpenaren eranskineko II. kapituluaren 17. jarraibidean ezarritakoa aplikatuko da 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2021-2022 ikasturterako.

–Teknologia aplikatuko ikasgelen finantzaketa Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (SEEP) - Next Generation EU delakoaren esparruan dago.

–Hasierako ikastetxeez gain (Sakana LH IBP, Lizarrako IB Politeknikoa, ETI IBP eta Lumbier LH IBP) beste hauek ere batu dira: Tafalla IBP, María Ana Sanz IB, Donapea IBP eta Burlata LH IBP.

–Ikastetxeko zuzendariak Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio, 2022ko irailaren 16a baino lehen, zer irakasle izendatu dituen teknologia aplikatuko ikasgelei loturiko proiektuak garatzeko batzordearen koordinatzaile.

–Teknologia aplikatuko ikasgelaren urteko planak gela erabiltzeko programazio bat eduki beharko du, eta bertan zehaztuko dira eginen diren jarduketak, ikasle-taldea, heziketa zikloa, lanbide-arloa eta ikastetxea.

17.–Ekintzailetza ikasgelak. INIZIA programa.

Salbu eta ondoren azaltzen diren alderdiei dagokienez, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 93/2021 Ebazpenaren eranskineko II. kapituluaren 18. jarraibidean ezarritakoa aplikatuko da 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2021-2022 ikasturterako.

–Ekintzailetza ikasgelen finantzaketa Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (SEEP) - Next Generation EU delakoaren esparruan dago.

–Hasierako ikastetxeez gain (Burlata LH IB, Virgen del Camino IBP, San Juan Donibane IB, Hezitzaile Eskola II IB, Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB, Elizondo Lanbide Eskola IBP, Agroforestal IB eta Ega BHI), beste hauek ere batu dira: María Ana Sanz IB, Lumbier LH IBP, ETI IBP, Tafalla IBP, Lizarrako IB Politeknikoa, Sakana LH IBP eta Ribera del Arga BHI.

–Ikastetxeko zuzendariak Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio, 2022ko irailaren 16a baino lehen, zer irakasle izendatu dituen ekintzailetza ikasgela-INIZIA programari loturiko proiektuak garatzeko arduradun.

18.–Mugikortasun proiektuak.

2018-2019 ikasturtean hasitako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako irakasleentzako talde-mugikortasuneko proiektuek ikastetxeen eta Lanbide Heziketaren nazioarteko eremua sustatzeko helburuari erantzuten diote.

2022-2023 ikasturterako, jarduketa hau sustatuko da, eta aukera emanen du Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako irakasle talde batzuek prestakuntza egonaldiak egin ditzaten beste herrialde batzuetako enpresetan eta/edo prestakuntza entitateetan. Mugikortasun proiektuen gaiak eta parte hartuko duten irakasleak hautatzeko irizpideak zehazteko, bai eta proiektu horien garapen eta antolaketarekin lotutako beste alderdi batzuk ere, kontuan hartuko da Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak mugikortasun proiektu hauen garapena eta antolaketa arautzeko ematen duen ebazpenean ezarritakoa. Plazak esleitzeko irizpideak hauek izanen dira, besteak beste: mugikortasun proiektu hauetan parte hartzen den lehenbiziko aldia izatea eta lotura egotea mugikortasuna justifikatzen duen arrazoiaren eta irakasleak 2022-2023 ikasturtean esleituta dituen eginkizunen artean. Izan ere, ez dira onartuko, oro har, 2019tik 2022ra Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak kudeatu dituen mugikortasun-egonaldietan parte hartu duten irakasleen eskaerak; hala ere eskaera egiten badute, arrazoituak izanen dira, eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak baimenduak. Bestalde, irakaslearen arrazoiak eta eginkizunek lotura duten zehazteko, egiaztatu beharko da ikastetxeko zuzendariak eginkizun horietarako izendatu duen, edo eginkizun horiek berez datozen 2022-2023 ikasturtean duen karguarekin.

19.–Lanbide orientazioa.

Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren VII. tituluan ezarri da Lanbide Heziketaren sistemako lanbide orientazioko zerbitzua; zehazki, alderdi hauek xedatu dira: edukia eta irismena, xedea eta helburuak, lanbide orientazioko zerbitzua emateko baldintzak, lanbide orientazioaren estrategia orokorra, lanbide orientazioko zerbitzuaren lankidetza eta koordinazioa, jarduketa protokoloak eta zerbitzua emateko modalitateak, zerbitzuaren antolamendua eta lanbide orientazioko zerbitzuaren profesionalak.

Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoa ezartzeko egutegia garatzen ez den bitartean, eta lanbide orientazioko zerbitzuari buruz xedatutakoa ezartzen eta indarrean sartzen den arte, 2022-2023 ikasturtean aplikatzekoa izanen da, lanbide orientazioari dagokionez, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean xedatutakoa (horren bidez arautu zen, 2020-2021 ikasturterako, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua).

Ikastetxe bateratuko zuzendariak lantalde bat osatuko du, eta horretan aztertuko dira lanbide orientazioko zerbitzua martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak ezartzen duen bezala ezartzeak ikastetxean izanen lukeen eragina.

20.–Lanbide Heziketa elebiduna.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana - Next Generation EU delakoaren esparruan egiten den jarduketetako bat da Lanbide Heziketako ziklo elebidunak ezartzea. 2021-2022 ikasturtean hasi zen hori egiten, eta 2022-2023 ikasturtean ere jarraipena ematen ari zaio ezarpen horri.

Ikastetxe bateratuko zuzendariak lantalde bat osatuko du, eta horretan aztertuko dira, batetik, Lanbide Heziketa elebiduna eskaintzeak ikastetxean izanen lukeen eragina, eta, bestetik, 2023-2024 ikasturtean eskaintza hori ikastetxean ezartzeko proposamenak.

III. KAPITULUA

Hezkuntza Departamentuko beste programa orokor batzuk garatzea

21.–Autoebaluazioa eta ikastetxearen hobekuntza plana.

Ikasle guztiek eskolan arrakasta izatearen ardura ikasleek beraiek, familiek, irakasleek, ikastetxeek eta hezkuntza administrazioek partekatzen duten zeregina da. Egungo hezkuntza testuinguruan, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak hezkuntza hobetzeko funtsezko oinarri gisa ulertzen du hezkuntzaren ebaluazioa.

Ikastetxeetan autoebaluazio-prozesu bat egin zen 2017-2018 ikasturtean. Haren ondorioz, hobekuntza-plan batzuk garatu ziren, zeinetan oinarritu baitira, egundaino, hezkuntza-komunitateen jarduerak.

Diseinatutako hobekuntza-planak lau ikasturtez indarrean izan ondoren, beharrezkotzat jotzen da ikastetxeetan beste hausnarketa-prozesu bat bultzatzea, diagnostiko bat egin ahal izateko, egungo testuinguruaren errealitatean oinarriturik, eta, ondorioz, jakiteko zer hobekuntza-arlori heldu behar zaion.

Horregatik guztiagatik, ikasturte honetan ere tresna bat jarriko da ikastetxeen eskura, beren jardunaren autoebaluazioa egin dezaten. Autoebaluazioa lan-tresna bat da, zeinaren bidez zuzendaritzek, taldeek eta irakasleek elkarrizketa irekia eta eraikitzailea izan dezaketen, hezkuntza hobetzeko bidean ikasteko, aurrera egiteko eta erabakiak hartzeko. Ikastetxean gauzatuko den hausnarketa-prozesuaren ondorioz, hobekuntza plan bat diseinatuko da. Plan horrek, orientazio gida baten laguntzaz, erantzuna emanen die hautemandako beharrei, eta ororen eskura izanen da eskola kudeaketako Educa sisteman.

Ikastetxeek, 2022-2023 ikasturtean, hiru mailatan eginen dute autoebaluazioa:

a) Ikastetxeko zuzendaritza, Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen (KPB) laguntzaz.

b) Sailak.

c) Irakasleak.

Ikastetxearen ebaluazio-esparrua, zeinetan zehazten baitira arloak, jardun-estandar ebaluagarriak eta adierazleak, eskuragarri dago eskola kudeaketako Educa sisteman. Era berean, Educan plataforma digital bat jarriko da ikastetxeen eskura, autoebaluazioa modu objektibo eta zorrotzean egiteko. Kanpoko (ebaluazio diagnostikoak) eta barneko emaitzen analisiari dagokionez, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek informazioa izanen dute eskura, Educako helbide hauetan:

–Ebaluazio diagnostikoa: Ikastetxearen ebaluazioa / Ebaluazio diagnostikoa / Azken ikasturteetako emaitzen bilakaera.

–Barne emaitzak. Ikastetxearen ebaluazioa / Estatistika / Azken emaitza akademikoen bilakaera.

Hausnarketa-prozesuan zehar identifikatzen diren indarguneak eta ahulguneak bilduko dira. Hautemandako beharrei erantzuteko, ikastetxeak jarduna hobetzeko planak eginen ditu, urte anitzekoak, bai orokorrak (ikastetxe guztirako), bai sailetarako. Plan horiek, beraz, 2022-2023 ikasturtean diseinatuko dira, eta haien edukia 2023-2024, 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan aplikatuko da. Kasu guztietan, ikastetxeek Educan helburu horrekin sortu den egituraren bidez prestatuko dituzte planak (Ikastetxea / Dokumentazio instituzionala / Hobekuntza plana); behar diren egokitzapenak eginen dira lanbide heziketako irakaskuntzetarako.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagokio hobekuntza planak gainbegiratzea, ikastetxeen urteko jarduketa planei jarraipena egiteko eta haiek gainbegiratzeko esparruaren barrenean.

Hezkuntza Departamentuak, bere zerbitzuen bidez, ikastetxe bakoitzaren hobekuntza planak garatzen eta haien helburuak lortzen lagunduko du, orientazioak, proposamenak, jardunbide egokien adibideak eta, beharrezkoa bada, irakasleei prestakuntza emanez, ikastetxeek hobekuntzarako ildo eta jarduketak lehenesteko eta hautatzeko laguntza izan dezaten.

Zuzendaritza-taldeak, ikastetxearen prestakuntza planaren edukia zehazten duenean, jardunaren autoebaluaziotik eta hobekuntza planetik eratorritako premiak hartu beharko ditu kontuan, besteak beste; izan ere, prestakuntza plana prestakuntza instituzionalaren gakoa da.

22.–Aniztasunari erantzutea.

Ikastetxea da, bere osotasunean, bertako ikasle guztien aniztasunari erantzun inklusiboa eta hezkidetzan oinarritua emateko arduraduna, haien presentzia, parte-hartzea eta ikaskuntza bermatuz, eta, horretarako, konpromiso irmoa erakutsi behar du bikaintasunaren, ekitatearen eta genero-berdintasunaren printzipioekin, hezkuntza inklusiboaren oinarri diren aldetik.

Ikasleen aniztasunari ahalik eta egokien erantzuteko, funtsezkoa da irakasle talde osoaren lana, fokua jarriz ikaskuntzan sartzeko oztopoen detekzioan, eta oztopo horiek desagerrarazteko helburu zehatzak adieraziz. Helburu horiek hobekuntza planean jaso beharko dira. Erantzun hori ikasturtea antolatzeko alderdi nagusietako bat izan behar da.

Ikastetxeak aniztasunari erantzuteko urteko plana prestatu behar du, zeina Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura igorriko baita aurten, urriaren 31 baino lehen.

22.1. Antolaketari dagozkion alderdiak.

Ikastetxeak koordinazio eraginkorra izanen du, irakasleek ikasleen heziketa inklusiboari hezkuntza ibilbide osoan emandako arreta koherentea dela bermatuko duena, eta hori guztia ikastetxeetako antolamendu egituretan landu beharko da.

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetako hasierako ebaluazioa baterako berrikuspen tresna da, ikasleentzako hezkuntza erantzun inklusiboa eta hezkidetzakoa planifikatzeko eta diseinatzeko. Tutorea izanen da irakasleen taldeko burua, eta talde horrek zehaztuko ditu, elkarren artean ados jarrita, hezkuntzaren arloko esku-hartzeari erantzuna emanen dioten hezkuntza neurriak, neurri metodologikoak, antolamendukoak edo curriculumekoak.

Koordinazioa jarraitua izanen da, garatutako jarduketen jarraipen xehea, doikuntza eta ebaluazioa egiteko, kontuan hartuz edozein unetan detektatu ahal izanen direla ikasle guztien garapena eragozten duten oztopoak.

Neurrien ezarpenak paradigma kontestualari erantzunen dio Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren (IDU) ikuspegitik, hala, curriculumaren malgutasuna sustatuz, curriculuma irekia eta inklusiboa izan dadin hasieratik, geroan beharrezko eta ekidin ezinezkoak diren egokitzapenak murrizten saiatuz.

Salbuespenezkoagoak diren bestelako neurriak antolatuko dira jarduketa oso zehatz eta justifikatuei erantzuna emateko soilik, ohiko testuinguruan egin ezin daitezkeenak, hain zuzen ere. Antolatzean, ahal dela, Esku-hartzearen Erantzun Eredua hartuko da oinarri.

Espezialistek partekatutako irakaskuntza gauzatuko dute, zenbait helburu indartzeaz gain, ikaskuntza komuneko prozesuan ikasle guztiek parte hartzeko, eta aniztasunari erantzuteko urteko planean jasoko da.

Prozesu horren sustapena eta garapena ikastetxeko zuzendaritzaren eta Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen (KPB) ardura izanen da.

Ikastetxe bakoitzeko aniztasunari erantzuteko planak ikastetxe horren irizpideak eta baliabideen eta neurrien antolaketa jasoko ditu. Irakasle-taldeen proposamenak jaso ondoren, ikasketaburutzak ikasleen premiei dagokien laguntza antolatuko du hezkuntza orientabidearen arduradunen aholkuei jarraikiz eta aniztasunari erantzuteko planean ezarritakoa kontuan hartuz. Halaber, lehentasuna emanen zaio oinarrizko mailako zikloetako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen arretari, eta zainduko da Lanbide Heziketako zikloetako mailetarako trantsizioa.

Ikastetxeak hainbat programatan parte hartzen badu (Proeducar-Hezigarri, Hezkidetza plana, Laguntza...), batzorde bat sortuko da, eta bertan egonen dira programetako koordinatzaileak, zuzendaritza-taldeko pertsona bat eta orientazio saileko beste pertsona bat. Batzorde horrek zainduko du hobekuntza proposamenak koordinatuta daudela eta ikastetxeetan benetan gauzatzen direla.

Ikasleak ikastetxez aldatzea edo oinarrizko mailako zikloetara bideratzea dakarten neurriak proposatuko dira aniztasunari erantzuteko bide arrunt guztiak agortu direnean, ikaslearen profil akademikoak eta bokaziokoak hori iradokitzen duenean eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako konpetentziak eskuratzeko neurririk onena dela uste denean; aldaketa hori kudeatzeko zorrotz jarraituko dira horretarako ezarrita dauden protokoloak. Kasuan kasuko bideratze-txostenetan zehaztu beharko da proposatutako oinarrizko mailako zikloek ikasleari eskaintzen diotena, DBHko esparru arruntean ase ezin dena; aniztasunari erantzuteko beste neurri batzuk ere jasoko dira.

Ikastetxeetan ezartzen diren antolaketa, metodologia eta curriculum neurri guztien helburua izan behar da erantzun inklusibo bat ematea, sustatuko duena ikasleak ibilbide akademiko batean mantentzea, zeinak ahalbidetuko baitu zikloa bukatzea, ahal dela horretarako ezarritako epean, eta hori ezinezkoa bada, denbora-tarte luzeagoetan bukatzea.

Hezkuntza arloko osasun premiei erantzuteko helburuarekin, ezartzen da iraileko lehen hamabostaldian bilera bat egiteko beharra dagoela ikastetxeetako zuzendaritzen eta lehen mailako arretako zentroen zuzendaritzen artean, gaixotasun kroniko bat diagnostikatu zaien edo zaintza espezifikoak behar dituzten ikasleen kasuak aztertzeko, beharrezkoa baldin bada ikastetxeetan prestakuntza jarduerak koordinatzea eta/edo egitea 2022-2023 ikasturtean zehar.

22.2. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei ematen zaizkien erantzun espezifikoak Lanbide Heziketan.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenaren izen bereko atalean emandako jarraibideak aplikatuko dira 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

22.3. Orientazio gida, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenaren izen bereko atalean emandako jarraibidea aplikatuko da 2022-2023 ikasturterako. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

23.–Inklusio programak. PROA+ programa.

PROA+ programa (hezkuntza bideratu, bilakatu eta aberasteko lurralde lankidetzako programa) finantzaturik dago Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsez. Programaren helburu nagusia da hezkuntza-konplexutasun handiko ikastetxeei laguntza instituzionala ematea, eta ikastetxe hauek dira programaren hartzaileak: funts publikoekin mantentzen diren eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, oinarrizko hezkuntza (Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta oinarrizko mailako heziketa zikloak) eta Batxilergoa ematen dutenak.

Horretarako, berrogeita zazpi ikastetxe hautatu dira, publikoak zein itunduak, deialdi bidez. Ikastetxe horiek aparteko zuzkidura jasotzen dute, sareetan biltzen dira eta aholkularitza eta prestakuntza jasotzen dute Hobekuntza Plan Estrategiko bat eta zenbait jarduera garatzeko eta ezartzeko. Jarduera horiei palanka-jarduerak deritze, eta helburu dute antolakuntza-kulturan beharrezkoak diren aldaketak bultzatzea, bermatu ahal izateko ikasle guztiek eskola arrakasta izanen dutela, arreta jarrita, bereziki, ikasle guztien artetik egoera ahulenean dagoen horri.

24.–Berdintasuna eta hezkidetza. Hezkidetza Plana.

24.1. SKOLAE programan dauden ikastetxeentzako Hezkidetza Plana.

SKOLAE programaren helburua da hezkidetza eraldatzea ikastetxeetan. Hezkuntza Departamentuak prestakuntza, baliabideak eta laguntza ematen ditu prozesu hori errazteko, eta, horrela, bermatzen du, hezkuntza-etapa eta -maila guztietan, irakasleek eskuratzen dutela hezkidetzarako konpetentzia profesionala, eta ikasleek, berdintasunez bizitzeko konpetentzia.

SKOLAE programa ikastetxe batean ezartzeko, antolaketa-egitura bat sortu behar da ikastetxe barnean, eta, horretarako, nahitaezko prestakuntza egiteko konpromisoa hartu beharra dago, lau ikasturtez, gutxienez ere, eta bete beharko dira araudian ezarritako lau faseak.

Ikastetxe bakoitzean talde bultzatzaile bat eratuko da, zeinen kide izanen baitira zuzendaritza-taldeko kide bat eta hainbat ziklo desberdinetako irakasle batzuk. Pertsona horietako bat koordinatzaile izendatuko da eta sareko bost saiotan parte hartuko du. Saioak astearteetan izanen dira, Hezkuntza Departamentuko SKOLAE taldeak ezarritako egunetan. Bestalde, ikastetxeko zuzendaritzak ordutegi bat ezarriko du, astean behin bil daitezen talde bultzatzaileko irakasle guztiak.

Klaustroko irakasle guztiek ikastetxeko prestakuntza instituzionaleko 12 ordu gordeko dituzte hezkidetzari buruzko prestakuntzarako. Ikastetxea programa ezartzeko zer fasetan dagoen, prestakuntza hori banakakoa edo taldekoa izan daiteke, online eta tutoretzapean, edo ikastetxean bertan.

Talde bultzatzaileko irakasleek prestakuntza edo aholkularitza espezifikoa jasoko dute, Hezkidetza Nortasunaren Plana garatzeko.

2022-2023 ikasturtean, programa orokortzen jarraituko da, ikastetxe berriak sartuko baitira. Informazio hori ebazpen bidez zabalduko da.

24.2. SKOLAE programan ez dauden ikastetxeentzako Hezkidetza Plana.

Ikastetxe guztiek hezkidetza plan bat egin behar dute, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko araudia betez.

Plan hori funtsezko elementu bat izanen da ikastetxeak hezkidetza-zentro bihurtzeko.

Ikastetxearen kudeaketa eta curriculuma hezkidetzaren aldetik aldatzea izanen da helburua, horrek faboratzen baitu ikasleek berdintasunean bizitzeko aukera ematen dieten gaitasunak garatzea eta jokabide eta eredu berriak ikusgai jartzea, indarkeriarik gabeko kultura berdinzalea sortzen laguntzeko; hala, ikasleek erantzun argi eta irmoa ematen ahalko dute diskriminazioaren, indarkeriaren eta genero desberdinkerien aurrean.

Arauetan ezarri da ikastetxeek badutela erantzukizuna emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan. Heziketa plana, hain zuzen, arauzko eskakizun horiei erantzun bat ematera dator.

Plan hau ikastetxeen eraldaketa globalerako gako-elementu bat da, ikastetxeak hezkidetzako ikastetxe bihurtzea bilatzen duena. Irakasteko gaitasunak hobetu nahi ditu, ikasleei "Berdintasunean bizitzen ikasteko" gaitasuna garatzen laguntzeko.

Finkatutako helburuek ikastetxearen bi antolaketa mailak hartzen dituzte: batetik, ikasgela eta, bestetik, ikastetxea egituratzen duten elementuak. Planaren helburuek hezkidetzako ikuspegiaren alde egitea erraztu behar dute, hala curriculumaren edukietan eta beste alderdi batzuetan, nola ikastetxea osatzen duten beste elementu batzuetan, zeinek berdintasunean bizitzen ikasteko hezten baitute eta hartarako kultura sortzen.

Ikastetxearen kudeaketa eta curriculuma hezkidetzaren aldetik aldatzeak faboratzen du ikasleek gara ditzaten berdintasunean bizitzeko aukera ematen dieten gaitasunak, eta jokabide eta eredu berriak ikusgai jarriko dira, indarkeriarik gabeko kultura berdinzalea sortzen laguntzeko; hala, ikasleek erantzun argi eta irmoa ematen ahalko dute diskriminazioaren, indarkeriaren eta genero desberdinkerien aurrean.

25.–Bizikidetza. Laguntza programa.

Hezkuntza Departamentuak, "Laguntza" programaren eta ikastetxeen eskura jartzen diren beste baliabide batzuen bidez, bizikidetza planak egiteko orientazioa, prestakuntza eta aholkularitza emanen du.

Laguntza programaren bidez sostengua emanen da irakasleak pixkana-pixkana trebatzen joan daitezen emozioen hezkuntzan, gatazken konponketan eta eskola bitartekaritzaren arloan, azkar eta kalitatez esku hartu ahal izateko edonolako indarkeria edo ezinegona sor dezaketen egoeren aurrean.

Ikastetxe bakoitzaren Bizikidetza Planean curriculum eta antolaketa neurriak jasoko dira bizikidetza, tratu ona eta eskola giroa hobetzeko. Nabarmenduko da zein garrantzitsua den hezkuntza-komunitate osoa inplikatzea arlo horretan prebentzio lana egiteko eta tratu onak ikasteko, emozioen hezkuntza lantzeko, gatazkak konpontzeko, emozioen aldetik seguruak eta osasungarriak diren inguruneak sortzeko; hori guztia, eskola-jazarpena eta indarkeria mota guztiak saihesteko konpromisoa harturik.

Ikastetxe guztiek izan beharko dute ikasleen ongizaterako eta babeserako koordinatzaile bat, zeina jardunean arituko baita ikastetxeko zuzendariak edo titularrak gainbegiratuta.

Ongizaterako eta babeserako koordinatzaileak eginkizun hauek izanen ditu, gutxienez ere:

a) Sustatzea haurren eta nerabeen prebentzioari, detekzio goiztiarrari eta babesari buruzko prestakuntza-planak, ikastetxeetan lan egiten duten langileentzat zein ikasleentzat.

b) Koordinatzea, bat etorrita hezkuntza-administrazioek onetsitako protokoloekin, gizarte-zerbitzu eskudunen esku-hartzea behar duten kasuak, eta, beharrezkotzat jotzen bada, dagokien agintaritzak jakinaren gainean jartzea. Horrez gain, jakinarazteko betebeharra ere bete beharko du legeetan ezarritako kasuetan.

c) Erreferente gisa agertzea ikasleen, ikastetxeko langileen eta, oro har, hezkuntza-komunitatearen aurrean, ikastetxean eta ikastetxearen ingurunean izan daitezkeen indarkeria kasuekin lotutako komunikazioetarako.

d) Sustatzea haurrek eta nerabeek ahalik eta ongizaterik handiena izanen dutela bermatuko duten neurriak, bai eta haur eta nerabeei tratu ona emateko kultura ere.

e) Gatazkak bakebidez ebazteko metodo alternatiboak erabil daitezen sustatzea ikastetxeko langileen eta ikasleen artean.

f) Zentroko langileei jakinaraztea zer protokolo dauden, udalerrian edo autonomia erkidegoan, edozer eratako indarkeriari aurrea hartzeko eta hartatik babesteko.

g) Errespetua sustatzea desgaitasuna duten ikasleekiko edo kalteberatasun nahiz aniztasun bereziko beste edozein egoeratan diren ikasleekiko.

h) Bizikidetza Plana koordinatzea ikastetxeko zuzendaritzarekin.

Ongizaterako eta babeserako koordinatzaileak, jardutean, bete eginen du datuen babesaren arloan indarrean dagoen araudian ezarritakoa.

Ikastetxeko bizikidetza-arduraduna izan daiteke ongizaterako eta babeserako koordinatzaile, edo zuzendaritza-taldeak izendatutako beste pertsona bat.

Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoak izanen du hezkuntza-komunitatearen prestakuntzaren eta aholkularitzaren ardura. Prestakuntzarako ekintza hori Aholkularitza Bulegoak antolatuko du, eta helburuetako bat irakasleek eskolako bizikidetzaren inguruan prestakuntza jasotzea da.

Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoaren webguneak zenbait baliabide, eredu, protokolo eta iradokizun jartzen ditu ikastetxeen eskura beren jarduketa plana zehazten laguntzeko eta berariazko erantzuna bideratzeko zenbait kasuren aurrean (suizidioak, dolua, ziberbizikidetza eta abar). Ikastetxe guztietan, Bizikidetza Plana eta haren urteko zehaztapena eguneratu beharko dira, eta egokituko dira gure orrian bildu den bizikidetzari eta indarkeriaren prebentzioari buruzko indarreko araudira.

2021-2022 ikasturtean, hainbat ikastetxek "Laguntza" programa garatu dute, ekologia emozionalaren ikuspuntutik. 2022-2023 ikasturtean, parte hartzen ari diren ikastetxeetan proiektu hau ezarriko da. Aldi berean, gidaritza lana eginen da Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, zeinak ikuspegi beraren arabera sartuko baitira borondatez.

IV. KAPITULUA

Lanbide Heziketako ikasketak garatzeko jarraibideak

26.–Oinarrizko mailako zikloak.

Oinarrizko mailako zikloek Oinarrizko Hezkuntza osatzen dute, eta honako antolaketa-egitura izanen dute 2022-2023 ikasturtean, lehen mailarako:

–Komunikazioaren eta Gizarte Zientzien esparrua. Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuaren IV. eranskinean ezarritako curriculumaren arabera garatuko da; Komunikazioa eta Gizartea moduluaren guztizko iraupena eta astean ezarritako eskolak dagokion oinarrizko lanbide-tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituen Foru Dekretuan ezarritakoa izanen da.

–Zientzia Aplikatuen esparrua. Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuaren IV. eranskinean ezarritako curriculumaren arabera garatuko da; Zientzia Aplikatuak moduluaren guztizko iraupena eta astean ezarritako eskolak dagokion oinarrizko lanbide-tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituen Foru Dekretuan ezarritakoa izanen da.

c) Lanbide esparrua. Oinarrizko lanbide-tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituen Foru Dekretuan konpetentzia unitateei eta lantokiko prestakuntzari lotutako lanbide moduluetarako ezarrita dagoen curriculumaren arabera garatuko da.

26.1. Esku hartzea absentismoaren aurrean.

Absentismoari aurre egin behar zaio lehen zantzuak agertzen direnean, epe laburrean arrakasta izateko bermeren bat izan nahi badugu. Oinarrizko mailako zikloetan eskolatzea erabatekoa izan dadila lortzeko eta absentismoa murrizteko, batera eta testuinguruari helduta jardun behar dute hezkuntza komunitate osoak eta, kasua bada, oinarrizko gizarte zerbitzuek, Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalak eta Fiskaltzak.

Arazoa diagnostikatu eta hari aurre egiteko, ikastetxeek absentismoaren protokoloa erabili behar dute. Bertan, esku hartzeko lau maila zehazten dira, absentismoaren larritasunaren edo jarraitutasunaren arabera, baita maila bakoitzean gauzatu beharreko ekintzak ere. Esku hartzeko maila guztietan, ikastetxeak kasuen jarraipena egin beharko du, aldian behin egoeraren berri emanez eta koordinazio bilerak eginez sareko kideekin.

Jarraipen hori eraginkorra izan dadin, oso garrantzitsua da Educan erregistra daitezela, ikasturte osoan, bidezko arrazoirik gabe ikastetxera ez agertzeak. Era berean, protokoloan ezarritako 2. mailara igarotzean, horren berri emanen zaio Inklusio Proiektuetarako Bulegoari (mezu elektronikoa bidaliz helbide honetara: proyectos.de.inclusion@navarra.es).

26.2. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak oinarrizko mailako heziketa ziklo bihurtzea.

2022-2023 ikasturtean, oinarrizko mailako heziketa zikloen lehenbiziko kurtsoa ezarri da, Oinarrizko Lanbide Heziketako lehenengo mailaren ordez. Eta 2023-2024 ikasturtea ziklo horien ezarpenari buru emanen zaio, bigarren kurtsoa eskainita.

Aldaketa honi dagokionez, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak ziklo horien antolamenduari buruzko informazioa helarazi bezain laster, lantalde bat sortzea sustatuko du Hezkuntza Departamentuak, aztertzeko proposatzen diren aldaketa horiek eta gerora nola garatuko diren Nafarroan.

26.3. Oinarrizko Lanbide Heziketako eta oinarrizko mailako Lanbide Heziketako ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortzea.

2022-2023 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua eskuratuko dute.

Oinarrizko mailako heziketa ziklo bat gainditzen duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortuko dute.

27.–Lanbide Heziketako ikasleek ikasketak buka ditzaten sustatzeko neurriak eta orientazio neurriak.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenaren izen bereko atalean emandako jarraibideak aplikatuko dira 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

28.–Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroa eta Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroa.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak ematen dion idazketan (lege organiko honek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen du), bere 41.5 artikuluan ezartzen du ezen "hezkuntza administrazioek Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroak eskainiko dizkietela sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten ikasleei".

Hezkuntza Departamentuak antolatu ditu ikastaro horiek izen hauekin: "Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroa" eta "Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroa".

Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroa gainditzeak erdi mailako heziketa zikloetara sartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzen du, eta goi mailako heziketa zikloetara sartzeko ikastaroa gainditzeak, goi mailako eta erdi mailako heziketa zikloetara sartzeko baldintzak betetzen direla.

29.–Profesionaltasun ziurtagirien eta egiaztapen partzial metagarrien eskaera tramitatzeko jarraibideak.

2022-2023 ikasturtean, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bat tramitatuko da, Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduan ezarritako prozedura eguneratzeko, foru agindu horren bitartez arautu baitzen Nafarroako hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasleek profesionaltasun ziurtagiriak eta egiaztapen partzial metagarriak eskatzeko prozedura.

30.–Proiektu modulua.

2021-2022 ikasturtean, goi mailako zikloetako Proiektu moduluak ez badu Nafarroako curriculumean eskola-ordurik esleiturik, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 191/2018 Ebazpenean xedatutakoari jarraituko zaio.

31.–Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE aurrerantzean) babesean ezarritako Lanbide Heziketako ikasketetatik maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE aurrerantzean) arabera ezarritakoetara pasatzea.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenaren izen bereko atalean emandako jarraibideak aplikatuko dira 2022-2023 ikasturtean, ikasturte bakoitzean egindako egokitzapenekin. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

32.–Gainditu gabeko moduluak izanik, deialdi guztiak –arruntak eta bereziak– agortu di­tuzten ikasleak.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenaren izen bereko atalean emandako jarraibideak aplikatuko dira 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

33.–Teknikari titulua duten ikasleek Batxilergoko titulua lortzea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak (LOE), abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak ematen dion idazketan, honako hau ezartzen du bere 37. artikuluan:

–Lanbide Heziketako teknikariaren titulua dutenek Batxilergoko titulua eskuratzen ahalko dute, Batxilergoko helburu orokorrak erdiesteko behar adina irakasgai gainditzen badituzte; irakasgai horiek zeintzuk diren Gobernuak zehaztuko du, LOEren 44. artikuluan ezarritako baldintzekin bat.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua dutenek Batxilergoko titulua eskuratzen ahalko dute, Batxilergoko helburu orokorrak erdiesteko behar adina irakasgai gainditzen badituzte; irakasgai horiek zeintzuk diren Gobernuak zehaztuko du, irakaskuntzetako bakoitzarentzat araututako baliozkotze-araubidearekin bat.

34.–Goi mailako teknikari titulua duten ikasleak unibertsitatean sartzea.

Goi mailako teknikari titulua duten ikasleak matrikulatzen ahal dira "Félix Urabayen" Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan horretarako ematen den ikastaroan, unibertsitatean sartzeko ebaluazio proba prestatzeko. Irakaskuntza horietan matrikulatzen diren ikasleek eskubidea izanen dute ikaskuntzaren bilakaera egiaztatzeko ebaluazio prozesuan parte hartzeko. Hala ere, ebaluazio prozesu horretan lortutako kalifikazioek ez dute eskubidea emanen ikasketa espedientea aldatzeko.

Hezkuntza Departamentuak egutegi bat ezartzen du urtero, Batxilergoko irakaskuntzen ordutegi orokorra eta eskola-egutegia prestatzeko ematen duen ebazpenean. Egutegi horri segitu beharko diote hizpide ditugun irakaskuntzek.

Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua duten ikasleek aukera izanen dute unibertsitatean sartzeko ebaluazio proba egiteko, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako baldintzetan.

35.–Kreditu-aitortza goi mailako teknikari tituluen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak zein Nafarroako Unibertsitateak emandako unibertsitate tituluen artean.

2021eko azaroaren 5ean, Hezkuntza Departamentuak hitzarmen bana sinatu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin, xede harturik, batetik, lotura bat ezartzea unibertsitate horietan ematen diren unibertsitate tituluen eta Nafarroako Foru Komunitatean ematen diren goi mailako teknikariaren tituluen artean, eta, bestetik, aipatu titulu horien artean kredituak aitortzea.

35.1. 2+3 Talentu Plana.

Aipatu hitzarmen horrek berariaz jasotzen du Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak erdietsi duten akordioa, zeinaren arabera, ECTS kreditu-kopuru bat aitortuko zaie goi mailako heziketa ziklo bat eta, hala badagokie, heziketa ziklo eta unibertsitate-gradu bakoitzerako zehaztutako prestakuntza-osagarri bat gainditzen duten ikasleei. Kreditu-kopuru hori izanen da hitzarmenean lotzen den eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ematen den graduko ikasturte bateko ECTS kreditu guztiak adina.

2+3 Talentu Plan hori honako ikasketa-biko hauetarako zehaztu da: "Administrazioa eta Finantzak" goi mailako heziketa zikloa eta "Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza" unibertsitateko gradua, eta "Administrazioa eta Finantzak" goi mailako heziketa zikloa eta "Lan harremanak" unibertsitateko gradua. Bi kasuetarako prestakuntza-osagarri bat ezarri da: "Marketina eta Publizitatea" goi mailako zikloaren bi lanbide modulu. Hala, 2+3 Talentu Planari esker, "Administrazioa eta Finantzak" goi mailako heziketa zikloa eta prestakuntza-osagarria ("Marketina eta Publizitatea" goi mailako heziketa zikloko bi modulu) Nafarroan bukatzen duten ikasleek, NUPen ikaspostua lortzen badute "Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza" edo "Lan Harremanak" unibertsitateko gradua egiteko, 180 ECTS kreditu egin beharko dituzte bakarrik, eta ez graduak dituen 240 ECTS kredituak; izan ere, 60 ECTS kreditu aitortuko zaizkie.

2022ko irailean, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez zehaztuko da Nafarroako ikastetxe publiko eta itunduetako "Administrazioa eta Finantzak" zikloaren prestakuntza-osagarriaren ikaspostuak zein diren eta nor onartu den ikaspostu horietan.

36.–Proba libreetarako berariazko deialdia, LHI-eko eta LHII-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzat.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenaren izen bereko atalean emandako jarraibideak aplikatuko dira 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

37.–Ez ohiko matrikula lanbide modulu guztiak gainditu, akreditatu eta/edo baliozkotu dituzten ikasleentzat, lantokiko prestakuntza (LP) izan ezik eta, hala badagokio, Proiektua.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 93/2021 Ebazpenaren izen bereko atalean emandako jarraibideak aplikatuko dira 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautzeko jarraibideak onetsi ziren 2021-2022 ikasturterako.

38.–Lankidetza Lanbide Heziketako jarduketetan, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana - Next Generation EU delakoaren esparruan.

Ikastetxeek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana - Next Generation EU delakoaren esparruan egindako jarduketetan parte hartu badute edo parte hartuko badute, Hezkuntza Departamentuari lagundu beharko diote jarduketen justifikazio-informazioarekin eta kudeaketarekin.

39.–Txostenak egitea Lanbide Heziketako eskaintza planifikatzeko.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 42. artikuluan ezartzen duenez, hezkuntza administrazioei dagokie Lanbide Heziketako ikasketen eskaintza programatzea. Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenaren izen bereko atalean emandako jarraibideak aplikatuko dira 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

40.–Irakasle espezialistak kontratatzeko eskaera.

Lanbide Heziketako ikastetxeek irakasle espezialistak kontratatzea eska dezakete. Bi kasutarako aurreikusten da, oro har, horrelako irakasleak kontratatzea:

–Irakasle espezialistei dagozkien moduluak.

–Prestakuntzan lan munduan aritutako pertsonen parte-hartzea komenigarria duten moduluak.

Bi kasuetan, gehienez ere 150 orduz kontratatuko da espezialista ikasturte bakoitzeko. Bigarren kasuan, ez da hamar orduko edo hortik beherako kontratazio eskaerarik tramitatuko.

40.1. 2022-2023 ikasturterako irakasle espezialistak.

Ikastetxeetako zuzendaritzek dagoeneko egin dituzte eskaerak 2022-2023 ikasturterako espezialistak kontratatu daitezen, zeinak beharrezko baitira ikasturte guztian zehar eskolak emateko esleituta duten irakaslanaren arabera dagokien moduluetan, bai eta 2022-2023 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan edo lehengo hiruhilekotik aurrera modulu jakin batzuen prestakuntza prozesuan parte hartuko duten irakasle espezialistei dagozkien eskaerak ere.

Modulu jakin batzuen prestakuntza prozesuan 2022-2023 ikasturteko urtarriletik aurrera parte hartuko duten irakasle espezialistei dagozkien eskaerak 2022ko azaroa baino lehen egin behar dira.

40.2. 2023-2024 ikasturterako irakasle espezialistak.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren jarraibideekin bat eginen dira espezialisten kontratazio eskaerak 2023-2024 ikasturterako, honako data hauek kontuan harturik:

a) Irakasle espezialistei dagozkien moduluak ikasturte osoan zehar irakasteko kontratazio eskaerak 2023ko maiatza baino lehen egin beharko dira.

b) Epe hauetan egin beharko dira irakasle espezialisten eskaerak, komenigarritzat jotzen denean haiek parte hartzea modulu jakin batzuen prestakuntza prozesuan 2022-2023 ikasturtean:

–2023ko maiatza baino lehen, 2023-2024 ikasturteko lehen hiruhilekoan hastekoak diren espezialisten kasuan.

–2023ko azaroa baino lehen, 2023ko urtarriletik aurrera hastekoak diren espezialisten kasuan.

Horrenbestez, ikastetxeetako lanbide arloko sail didaktikoek aztertu beharko dituzte espezialistak kontratatzeko beharrak, eta bere ikastetxeko zuzendaritzari bidali beharko diote kontratazio proposamena, kontuan izanda zein den azken eguna kontratazio eskaera igortzeko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari. Proposamen horretan jaso beharko dira Hezkuntza Departamentuak eskatutako kontrataziorako datu guztiak. Eskaerek behar bezala oinarriturik egon beharko dute.

41.–Europass gehigarria.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenaren izen bereko atalean emandako jarraibideak aplikatuko dira 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

42.–Baliozkotzeak Lanbide Heziketan.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 93/2021 Ebazpenaren izen bereko atalean emandako jarraibideak aplikatuko dira 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2021-2022 ikasturterako.

43.–Erreklamazioak eta ebaluazio prozesuari buruzko agirien kopien eskaera.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenaren izen bereko atalean emandako jarraibideak aplikatuko dira 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

44.–Lanbide moduluak errepikatzen dituzten ikasleen amaierako ebaluazio saioen tenporalizazioa.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenaren izen bereko atalean emandako jarraibideak aplikatuko dira 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

V. KAPITULUA

Hezkuntza Departamentuko beste irakaskuntzetarako ere komunak diren jarraibideak

45.–AbiesWeb eta eskolako liburutegia.

Aplikatzekoa izanen da Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 231/2022 Ebazpenaren II. eranskineko B) atalaren (Urteko Programazio Orokorrari buruzko argibideak) "5.–Eskola liburutegia eta AbiesWeb programa" jarraibidean ezarritakoa. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2022-2023 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak. Eskola liburutegietako arduradunarentzat zehaztutako eginkizunei beste hau erantsiko zaie:

–Dagokion sektore profesionalarekin lotutako argitalpen zientifiko-teknikoak irakur daitezen bultzatzeko ekintzak sustatzea.

46.–Ikastetxeko hizkuntza proiektua.

Aplikatzekoa izanen da Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 231/2022 Ebazpenaren II. eranskineko B) atalaren (Urteko Programazio Orokorrari buruzko argibideak) "6.–Ikastetxeko hizkuntza proiektua" jarraibidean ezarritakoa. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2022-2023 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak.

Hori aplikatzerakoan kontuan hartu beharko da, Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen kasuan, aipatu proiektua aplikatzea borondatezkoa izanen dela, hala baitago ezarrita Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuaren prestaketa arautzen duen otsailaren 19ko 16/2019 Foru Aginduaren lehen xedapen gehigarrian.

47.–Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

2022-2023 ikasturterako, aplikatzekoak izanen dira Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 231/2022 Ebazpenaren 2. eranskineko II.10. atalean ("Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak") emandako jarraibideak. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2022-2023 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak.

VI. KAPITULUA

Antolaketaren gaineko alderdiak

48.–LOMLOE ezartzeko egutegia, Lanbide Heziketari dagokionez.

Abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren alderdi batzuk aldatu zituen. 3/2020 Lege Organiko horren azken xedapenetako bosgarrenean jasotzen da hura ezartzeko egutegia, zeina gauzatuko baita behean adierazten den bezala.

2022-2023 ikasturtean eta 2023-2024 ikasturtean, irakaskuntza hauen curriculumean, antolaketan eta helburuetan sartutako aldaketak jarriko dira indarrean:

–2022-2023 ikasturtea: Oinarrizko mailako heziketa zikloak: aldaketa horiek 1. zikloan aplikatuko dira.

–2023-2024 ikasturtea: Oinarrizko mailako heziketa zikloak: aldaketa horiek 2. zikloan aplikatuko dira.

2021-2022 ikasturtearen hasieran, honako hauei buruzko aldaketak ezarri dira:

–Hezkuntza etapen ebaluazioa eta horietan gora egiteko baldintzak.

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, oinarrizko mailako heziketa zikloetako eta Batxilergoko tituluak lortzeko baldintzak.

–Irakaskuntza bakoitzean sartzeko baldintzak.

49.–Lanaldia.

49.1. Ohar orokorrak.

Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, irakasleek, oro har, Nafarroako Gobernuaren mendeko funtzionarioentzat finkatzen den lanaldi bera izanen dute, beren eginkizunetara egokitua.

Bestalde, uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 2. artikuluak ezartzen du ezen irakasleek astean hogeita hamar ordu emanen dituztela ikastetxeko jardueretan, eta gainerako orduak (ikastetxean egon beharrik gabekoak) irakas-jarduerak prestatzeko erabiliko direla, eta irakasleen hobekuntza profesionalerako, galarazi gabe irakasleek duten obligazioa batzorde eta hautapen epaimahaietan edo antzeko jardueretan parte hartzeko, horretarako izendatzen dituztenean.

49.2. Eskola-orduak.

18 eskola-orduetan sartzen dira ikasleei zuzeneko eskola edo irakaskuntza ematea, bai eta gainerako jarduerak eta zereginak ere, bai uztailaren 6ko 225/22 Foru Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, bai Nafarroako irakaskuntza publikoa hobetzeko itunak aplikatzetik sortzen diren erabakien arabera.

Zuzeneko irakaskuntza-orduen artean daude ikasleei eskola edo irakaskuntza ematekoak, izan talde/klase arruntarekin emandako orduak edo banaketa orduak.

49.3. Zuzeneko irakaskuntza-orduak murriztea, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz, zeina argitaratu baitzen irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduaren bidez.

Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko itunaren ondorioz, zeina argitaratu baitzen irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduaren bidez, zuzeneko irakaskuntza-orduak murriztu dira, eta murriztutako ordu horiek honela erabiliko dira: ordu bat ikastetxeko koordinazio lanetarako eta plangintza instituzionaleko agiriak prestatzeko, eta beste ordua ikastetxeak parte hartzen duen proiektuak, programak eta planak egiteko, bai eta aipatu foru aginduan adierazten diren zereginetarako ere.

Ibiltaritzak orduen atal honetan ere jasoko dira.

Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen eta Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuen testuinguruan, Hezkuntza Departamentuak proposatzen dituen lanak, planak eta proiektuak ebazpen honetan proposatzen diren jarduketa ildoen ondorioak dira, baita ebazpen honen 5. kapituluan garatzen diren Lanbide Heziketako plan, proiektu eta programa berariazkoen ondorioak ere. Halaber, ikastetxearen koordinazioaren lanen artean sartzen da ebazpen honen 5. kapituluan garatzen diren Lanbide Heziketako plan, proiektu eta programa berariazkoen koordinazioa ere.

Zehazterakoan eskola-ordu gisa zenbatzen diren bi ordu horien dedikazioa, gainerakoen gainetik lehentasuna izanen du orduak ematea ikastetxearen zuzendaritzak erabakitako eta bere plangintza instituzionaleko agirietan jasotako zeregin, plan eta proiektuetan, aurreko apartatuan aipatutako beste batzuen artean.

Horretarako, zuzendaritza-taldea arduratuko da lan plana ezartzeaz eta betetzen dela bermatzeaz. Lan plan hori nahitaezkoa izanen da, eta irakasleen gainerako aukera guztien aurretik lehenetsiko da. Planak "edukiak" eta "egikaritzeko egutegia" izeneko atalak izanen ditu, eta azken horren barrenean, bileren maiztasuna zehaztuko da.

Horretarako, ikastetxeko zuzendaritza-taldeak lanerako plan horretarako orduak definituko ditu, eta horiek ikasleen ordutegiarekin bat ez datorren ordutegian antolatzen ahalko dira.

49.4. Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Astean zenbatu beharreko 5 ordu osagarriak erabiliko dira jarduerak eta zereginak egiteko, ondorioztatzen direnak uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 24. artikuluan, "Hezkuntza kalitatea hobetzeko itunetan" eta jarraibide hauetan ondorio horietarako ezarritakoa aplikatzetik.

Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen kasuan eta Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuen kasuan, jarraibide hauek hartu beharko dira kontuan astean zenbatu beharreko ordu osagarri horietan egin beharreko jarduerei dagokienez.

–Guardiak egiteko, eranskin honetako jarraibidean (Guardiak Lanbide Heziketan) ezarritakoari jarraituko zaio.

–Koordinazioari eskaintzen zaizkion orduak (saileko bilerak, irakasle taldeenak, koordinaziokoak...) ikasleen ordutegiarekin bat ez datorren ordutegian egiten ahalko dira. Ikastetxeko zuzendaritzari dagokio hori zehaztea.

–Plangintza instituzionaleko tresnak prestatzea eta berrikustea (proiektu funtzionalak eta urteko jarduketa planak jarraituko diete ikastetxeak aipatu agirietan zehaztutako plan eta programei).

49.5. Hilabetean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Hilabetean zenbatu beharreko 5 ordu osagarriak erabiliko dira jarduerak eta zereginak egiteko, ondorioztatzen direnak uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 26. artikuluan (klaustroa, ebaluazio saioak eta irakasle taldea, familiei arreta ematea, beste jarduera osagarri eta eskolaz kanpoko batzuk, plangintza instituzionaleko tresnak, prestakuntzarako 35 orduak), "Hezkuntza kalitatea hobetzeko itunetan" eta jarraibide hauetan ondorio horietarako ezarritakoa aplikatzetik.

49.6. Irakasleen lanaldiaren laburpena.

Laburpen gisa, Lanbide Heziketako irakaskuntzetako irakasleen lanaldia honako hau izanen da:

IRAKASLEEN LANALDIAREN LABURPEN KOADROA

URTEKO LANALDIA

1.592 h.

(225/1998 FDaren 1. art.)

ASTEAN 30 ORDU IKASTETXEKO ­JARDUERETARAKO

(225/1998 FDaren 2. art.)

ASTEAN 25 ORDU (­ESKOLA-ORDUAK + ASTEAN ­ZENBATU BEHARREKO ORDUAK)

(225/1998 FDaren 21-24. art.)

18 ORDU

ZUZENEKO IRAKASKUNTZAKO ORDUAK

(Ikus 49.2)

ESKOLA-ORDU GISA ZENBATZEN DIREN ORDUAK

(Ikus 49.2)

2 ORDU

ESKOLA-ORDU GISA ZENBATZEN ­DIREN ORDUAK

(Ordutegia ­berreskuratzea. 2018ko Ituna)

(Ikus 49.3)

ASTEAN ZENBATU BEHARREKO ORDU OSAGARRIAK, ­ASTEAN 5 ORDU

(Ikus 49.4)

HILABETEAN ZENBATU BEHARREKO ORDU OSAGARRIAK, HILEAN 5 ORDU

(225/1998 FDaren 26. art.)

GAINERAKO ORDUAK URTEKO LANALDIA OSATU ARTE

(Ikus 49.1)

Ekaineko eta iraileko eskola gabeko lanegunetan, egunean ikastetxean egon beharreko bost orduko lanaldi etengabea egin beharko dute irakasleek.

49.7. Informazioa ikastetxe bateratuen jarduera berariazkoei buruz eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak eta ikastetxeek berek sustatutako programa eta proiektuei buruz.

Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuek eta ikastetxe bateratuek Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariari bidali beharko diote, 2022ko azaroaren 1a baino lehen, laburpen taula bat, ikastetxean zereginak nola banatuko diren azaltzen duena astean zenbatu beharreko 5 ordu osagarriei dagokienez eta eskola-orduak 20tik 18ra murriztearen ondorioz ateratzen diren 2 orduei dagokienez; han jasoko da, halaber, zein izanen den irakasleen parte-hartzea (ordutan) zazpi ordu horietan egin beharreko jardueretan. Dokumentu hori, zeina informatiboa izanen baita Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuarentzat, oinarri izanen da analisia egiteko, 2022-2023 ikasturtean zehar, ikastetxe bateratuetan eta Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten BHIetan garatzen diren zereginei buruz.

50.–Banaketa orduak.

2021-2022 ikasturtean heziketa zikloetako taldeei esleitutako banaketa orduak baliabide bat dira, ematen dena aurreikusita 20 ikasletik gorako matrikula izanen dela, oro har.

Departamentuak ikastetxeei proposatzen die lehentasunez banaketa gisa erabiltzea (irakasle bat taldearen erdiarekin aritzen da), eta ez irakaskuntza partekatu gisa (bi irakasle aritzen dira talde osoarekin), ahal den neurrian.

Banaketa esleiturik duen lanbide moduluaren programazio didaktikoan islatu beharko da banaketa ordu horiek zertara bideratzen diren (ACBP, berrikuntza, hobekuntza...).

Ikasturtean desagertzen bada banaketa esleitzea ekarri duen ratioa, ikastetxeko zuzendaritzak ezarriko du banaketaren ordu guztiak edo batzuk hark zehazten dituen beste lan eta eginkizun batzuk egiteko erabiliko diren.

51.–Irakasleen ordutegia prestatzea eta onartzea.

Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuak, zeina aldatu baitzuen uztailaren 16ko 60/2014 Foru Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarriak, ezartzen du ezen irakasleen ordutegiak ikasketaburuak prestatu behar dituela, ikastetxeko zuzendariak onetsi behar dituela eta Educa kudeaketa programaren bitartez jakinarazi behar direla irailaren 30erako. Horren gaineko erreklamazio guztiak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ebatziko ditu, eta, horretarako, hamabost eguneko epea izanen du.

Ordutegiak prestatzeko dokumentazio lagungarria izanen da eskura, bai eta kontratuen ordukako taula eta irakasleen ordutegiaren kontzeptuak ere. Horiek guztiak eskola kudeaketako Educa sisteman egonen dira eskuragarri.

52.–Zuzendaritza-taldeen koordinazioa.

Ikastetxe bateratuen arteko koordinazioa hobetzeko eta programetan parte-hartzea areagotzeko, zuzendariak ez du eskola-ordurik izanen astearte eta ostegun goizetan, ikastetxearen aukeren arabera. Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak edo haren zerbitzuek egiten dituzten bileretarako deiek lehentasuna izanen dute Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuek egindako gainerako parte-hartze deien aurretik.

53.–Irakasleak lanera ez agertzea.

2022-2023 ikasturterako, aplikatzekoak izanen dira Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 231/2022 Ebazpenaren II. eranskineko II. ataleko (Antolaketa-alderdiak) "7.–Irakasleak lanera ez agertzea" delakoan emandako jarraibideak. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2022-2023 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak.

54.–Guardiak Lanbide Heziketan.

2022-2023 ikasturtean, aplikatzekoak izanen dira Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean emandako jarraibideak, atal honi dagokienez, eta, horrenbestez, hartan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako ezarritakoa aplikatzekoa izanen da oinarrizko mailako zikloetarako. Ebazpen horrek arautu zuen, 2020-2021 ikasturterako, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua.

55.–Irakasle ibiltarien joan-etorrien gastuak.

Oinarrizko ikastetxeetako zuzendaritzek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari jakinaraziko diote, epe barruan jakinarazi ere, zer joan-etorri egiten dituzten beren irakasle ibiltariek (irakasleek, orientatzaileek eta logopedek) ikastetxekoaz bestelako udalerrietara.

Egoera orria edo fitxa urriaren 31 baino lehen igorriko da, oinarrizko ikastetxeko zuzendariak eta irakasle ibiltariak beteta.

Gainerako joan-etorriak bilerak deitzen dituen zerbitzuaren bidez kudeatuko dira.

Irakasleen joan-etorrien berri emateko dokumentazioa, jarraibideak eta joan-etorrien hileroko eskabidea eta fitxa Educa kudeaketa sisteman egonen dira eskuragarri.

56.–Nahitaezko prestakuntza.

Etengabeko prestakuntza irakasleen eskubide eta betebehar bat da, baita Hezkuntza Departamentuaren eta ikastetxeen ardura bat ere; izan ere, azken helburua da Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea irakasleen lanbidea garatuz.

Ildo horretan, ikastetxeek prestakuntza instituzionalaren programa bat ezarriko dute ikastetxeko irakasle guztientzat. Nahitaezko prestakuntza horrek 35 ordu iraunen du.

Ikastetxearen prestakuntza planean jasoko dira haren edukia eta ikasturteko ordu banaketa; zuzendaritza-taldeak finkatuko eta antolatuko ditu, kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak prestakuntza lehentasunei buruz ezarritako jarraibideak eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak proposatzen dituen lanbide heziketako plan, proiektu, programa espezifiko eta lerro estrategikoen ondorioz eta titulu berriak ezartzetik sortzen diren beharrak. Prestakuntza hori lehentasunezkoa izanen da, eta irakasle guztiek nahitaez egin beharko dute. Izan ere, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du irakasle guztiek egiten dutela.

2022-2023 ikasturtean, Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren onespena dela-eta, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak prestakuntza ekintzez osatutako plan bat ezarriko du, 10 ordukoa, aipatu legearen nondik norakoak ezagutarazteko. Prestakuntza ekintza horiek prestakuntza instituzional gisa hartuko dira, eta, beraz, irakasle guztiek egin beharko dituzte nahitaez.

Era berean, gogoeta eta lehentasun berarekin, Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzuek gidatutako sareetan parte hartzea sartuko da, hala nola KIMUA programaren barruan dagoen metodologia aktiboen sarean eta ebazpen honetan garatutako Lanbide Heziketako gainerako plan, programa eta proiektu berariazkoei lotutako prestakuntzan.

Goian azaldutako prestakuntza hori lehentasunezkoa dela deusetan galarazi gabe, prestakuntza instituzionaltzat hartuko da, orobat, ikastetxeak, zuzendaritza-taldeak gidaturik, beste proiektu estrategiko, plan eta lehentasunezko lerroetan parte hartzea Hezkuntza Departamentuak proposaturik, bai eta ikastetxeetako klaustroen eta irakasle taldeen lanaren ondoriozko prestakuntza beharrei erantzuteko jarduerak ere.

Azkenik, prestakuntza instituzionaltzat hartuko dira, baita ere, Hezkuntza Departamentuak ikastetxeko plan digitala garatzeko ezarri dituen prestakuntza ekintzak, 10 ordukoak.

Prestakuntza instituzionala zabalagoa izan daiteke ikastetxeak berak edo, kasua bada, Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen beharrak betetzeko. Kasu horretan, irakasleen parte-hartzea borondatezkoa izanen da.

Ikasturte berean beste ikastetxe batera lan egitera joaten diren irakasleek behar den akreditazioa aurkeztu beharko diote ikastetxe berriko zuzendaritzari, aurrekoan egin duten prestakuntza mota eta ordu kopurua adierazita.

35 orduko prestakuntza instituzionalaz gain, irakasleek prestakuntza indibidualerako eskubideaz baliatzen segitzen ahalko dute, nahi izanez gero.

Ikastetxe bakoitza Irakasleen Laguntza Zentro (ILZ) bati atxikita dago, eta erreferentziazko aholkulari bat du, hautemandako prestakuntza premien arabera ikastetxearen prestakuntza plana egiten lagun dezakeena. Orobat, ikastetxeko prestakuntza plana prestatzean, kontuan hartu behar dira Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuek zehaztutako prestakuntza premiak. Ikastetxe bakoitzak prestakuntzako arduradun bat izendatuko du, lotura lanak eginen dituena ikastetxearen eta ILZko aholkulariaren artean eta ikastetxearen eta Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuaren artean. Ez bada inor izendatzen, ikasketaburuak bere gain hartuko du zeregin hori.

2022-2023 ikasturtean, gaitasun digitala (laborategiak) garatzeko antolatzen diren prestakuntza jarduerak berriz eskuragarri egonen dira berritik sartzen diren irakasleentzat, ikasturte honetan bukatu ez dituzten pertsonentzat eta ikastetxeentzat.

Halaber, 2022-2023 ikasturtean zehar, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak prestakuntza jarduerak eskainiko ditu gaitasun digitala garatzeko, lanbide-arlo guztiak kontuan hartuta.

57.–Saileko burutza.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 93/2021 Ebazpenean saileko burutzari buruzko jarraibidean ezarritakoa aplikatuko da 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautzeko jarraibideak onetsi ziren 2021-2022 ikasturterako.

58.–NUHEOko irakasle laguntzaileak.

2022-2023 ikasturterako, aplikatzekoak izanen dira Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 231/2022 Ebazpenaren izen bereko atalean mandako jarraibideak. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2022-2023 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak.

59.–Prestakuntza ziklo bateko irakasleen jarduera lantokietako prestakuntzaren aldian.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenaren izen bereko atalean emandako jarraibideak aplikatuko dira 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako. Aplikazio horretatik salbuetsita dago g) letra, lehentasunezko jarduketak bermatu eta gero egin beharreko jarduketei buruzkoa, honela idatzita geldituko dena:

g) KIMUA programaren metodologia aktiboak ezartzea helburu duten lan-taldeetan parte hartzea. Hori helburu, hurrengo ikasturtean ikastetxean emanen diren irakaskuntzei loturiko proiektuak planifikatu, antolatu eta programatuko dira.

60.–Familientzako informazioa - Adin txikiko ikasleak.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenaren izen bereko atalean emandako jarraibideak aplikatuko dira 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

61.–Eskola informazioaren kudeaketa: Educa. Ecoeduca kontabilitate sistema.

2022-2023 ikasturtean aplikatuko dira Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 10ko 231/2022 Ebazpenaren 2. eranskinaren atal honetan ematen diren jarraibideak: "II.17. Eskolako informazioaren kudeaketa: Educa. Kontabilitate sistema: Ecoeduca". Ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2022-2023 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak.

62.–Matrikulak bateragarri egitea.

2022-2023 ikasturtean erdi mailako heziketa ziklo batean matrikulatuta dauden ikasleek aldi berean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak egin ditzakete nahi izanez gero, baldin eta betekizunak betetzen badituzte eta azken ikasketa horiek egiteko, "Félix Urabayen" Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira, urrutiko araubidean.

Goi mailako edo erdi mailako heziketa ziklo bat egiten ari diren eta Batxilergoko ikasketak amaitu gabe dituzten ikasleek ikasketok amaitzen ahalko dituzte helduentzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan, baldin eta adinaren baldintza betetzen badute.

Arteen modalitateko ikasleek, Hezkuntzako zuzendari Nagusiaren ekainaren 10eko 231/2022 Ebazpenaren "28. Batxilergoko titulua lortzea enborreko irakasgai orokorrak baino ez eginda" puntuan aipatzen diren proba libreen bidez amaitzen ahal dituzte Batxilergoko ikasketak. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2022-2023 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak.

Hezkuntza Departamentuak aukera ezarri du Lanbide Heziketako teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua lortzeko diren ikasketak egiten ari diren ikasleek Batxilergoko bigarren mailako enborreko ikasgaien multzoko ikasgai orokorrak (LOMCE) eta Batxilergoko lehenengo mailako ikasgai komunak (LOMLOE) egin ditzaten helduentzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeetan, baldin eta adinaren baldintza betetzen badute.

2022-2023 ikasturtean erdi mailako ziklo batean matrikulaturik dauden ikasleek, gainditzeke duten modulu bakarra Lantokiko Prestakuntza baldin bada, zilegi izanen dute irakaskuntza horiek helduentzako Batxilergoko irakaskuntzekin bateratzea, baldin baldintza akademikoak eta Batxilergoan sartzekoak betetzen badituzte.

2022-2023 ikasturtean derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzetan eta/edo goi mailako irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleek aldi berean egin ditzakete araubide bereziko kirol irakaskuntzak, onarpen prozesua bukatzen denean esleitu gabeko ikasposturik bada, itxaron zerrendan inor ez badago eta ordu-bateragarritasuna %90ekoa bada gutxienez.

63.–Unibertsitateko ikasleen praktikak ikastetxeetan.

2022-2023 ikasturterako, aplikatzekoak izanen dira Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 231/2022 Ebazpenaren 2. eranskineko II.18. atalean ("Unibertsitateko ikasleen praktikak ikastetxeetan") emandako jarraibideak. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2022-2023 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak.

64.–Kalitatea kudeatzeko sistema.

2022-2023 ikasturterako, aplikatzekoak izanen dira Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 231/2022 Ebazpenaren 2. eranskineko II.19. atalean ("Kalitatea kudeatzeko sistema") emandako jarraibideak. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2022-2023 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak.

65.–Laneko arriskuen prebentzioa.

2022-2023 ikasturterako, aplikatzekoak izanen dira Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 231/2022 Ebazpenaren 2. eranskineko II.20. atalean ("Lan arriskuen prebentzioa") emandako jarraibideak. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2022-2023 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak.

66.–Ikerlana ikastetxeetan.

Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako unibertsitate zentroen artean horretarako egindako hitzarmenean ezarri bezala gauzatuko da funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetan egiten den ikerketa lana. Hitzarmen horretan jasotzen da, besteak beste, ikastetxe laguntzaileek unibertsitateetan sortzen den jakintza zientifikoaren transmisio saioak jasotzeko duten eskubidea. Horren gaineko informazioa hemen eskuratu daiteke:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/actividad-investigadora

VII. KAPITULUA

Erreferentziazko agiri estrategikoak eta araudia

67.–Erreferentziazko agiri estrategikoak.

–Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoa.

–Lanbide Heziketa Modernizatzeko Plana. Hazkunde ekonomiko eta sozialerako eta enplegagarritasunerako Lanbide Heziketako Plana.

68.–Araudia Lanbide Heziketako ikasketak.

–2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.

https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2006-7899

–3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzkoa.

https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2022-5139

68.1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua.

–247/2000 Foru Dekretua, uztailaren 3koa, apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatua (Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren sorrera).

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=5928168

–112/2017 Foru Agindua, abenduaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren antolaketari eta funtzionamenduaren araubideari buruzko Erregelamendua.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2018/44/2

68.2. Ikastetxe bateratuak.

–63/2006 Foru Dekretua, irailaren 4koa (ikastetxe bateratuen erregulazioa). Abenduaren 13ko 79/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatua.

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=5905222

–198/2010 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa (ikastetxe bateratu publikoen izendapena eta ikastetxe bateratuetako sare publikoaren sorrera).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2010/154/2

–42/2017 Foru Agindua, martxoaren 29koa (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen librearen bidez hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzea).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2017/66/1

68.3. Antolamendua.

–1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (Hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketaren antolamendua).

https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2011-13118

–127/2014 Errege Dekretua, otsailaren 28koa (Oinarrizko Lanbide Heziketaren berariazko alderdien erregulazioa).

https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2014-2360

–54/2008 Foru Dekretua, maiatzaren 26koa (Hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena Nafarroan).

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=5929651

–65/2016 Foru Agindua, ekainaren 6koa (Lanbide Lantegien erregulazioa).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2016/117/0

–66/2016 Foru Agindua, ekainaren 6koa (Oinarrizko Lanbide Heziketaren erregulazioa).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2016/116/0

–52/2015 Foru Agindua, maiatzaren 22koa (Lanbide Heziketa Bereziko zikloen erregulazioa).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2015/113/0

68.4. Onarpena. Zikloetan sartzeko probak. Zikloetan sartzeko ikastaroak.

–54/2016 Foru Agindua, apirilaren 29koa, apirilaren 28ko 53/2017 Foru Aginduaren bidez eta maiatzaren 4ko 47/2021 Foru Aginduaren bidez aldatua (ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan, ikasleak erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan onartzeko prozeduraren gaineko erregulazioa).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2016/86/0

–67/2016 Foru Agindua, ekainaren 6koa (Ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren erregulazioa, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2016/117/1

–31/2022 Ebazpena, otsailaren 22koa (heziketa zikloetan sartzeko 2022an egin behar diren probetarako deialdia).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/50/11

–87/2021 Ebazpena, abuztuaren 11koa (Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroaren eta Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroaren erregulazioa).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/208/4

–Urtez urteko ebazpenak, heziketa zikloetako mailetarako onarpenari buruzkoak.

68.5. Ebaluazioa.

–21/2019 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa (Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako heziketa zikloen ebaluazioa).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2019/71/4

–49/2013 Foru Agindua, maiatzaren 21ekoa (ebaluazio prozesuan erreklamazioak egiteko sistema).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2013/118/0

–665/2014 Ebazpena, abenduaren 15ekoa (Oinarrizko LHaren ebaluazioa). Ebazpen horren akats zuzenketa egin zen, eta aurrerago, otsailaren 9ko 20/2017 Ebazpenaren bidez aldatu zen.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2015/2/2

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2017/51/8

–121/2020 Ebazpena, azaroaren 2koa (LHko online modalitatearen ebaluazioaren garapena).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2020/283/17

68.6. LP (Lantokiko Prestakuntza) eta Proiektua.

–45/2009 Foru Agindua, zeina aldatu baitzuen 34/2013 Foru Aginduak (Lantokiko prestakuntza).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2009/56/0

–191/2018 Ebazpena, apirilaren 27koa (Proiektu modulua arautzen duena).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2018/119/7

68.7. Lanbide Heziketa malgutzen duten eskaintzak.

–122/2010 Foru Agindua, uztailaren 19koa (On line Lanbide Heziketaren erregulazioa).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2010/96/0

–Urtez urteko ebazpenak, LHko online modalitaterako eta modalitate erdipresentzialerako onarpenari buruzkoak.

68.8. Tituluak lortzeko bideak. Proba libreak.

–76/2016 Foru Agindua, ekainaren 27koa (LHko tituluak eskuratzeko proba libreak).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2016/142/0

–Proba libreen deialdietako urtez urteko ebazpenak.

–598/2018 Ebazpena, azaroaren 18koa (Berariazko proba libreak, LHI-eko eta LHII-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzat, azaroaren 26ko 614/2018 Ebazpenak aldatua).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2014/254/9

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2019/14/3

68.9. Gaitasun profesionalen ebaluazioa eta egiaztapena. Profesionaltasun ziurtagirien eta egiaztapen partzial metagarrien eskaera.

–66/2014 Foru Dekretua, abuztuaren 27koa (Lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura ezartzeko arauak).

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=5934497

–29/2021 Ebazpena, apirilaren 12koa (Lanbide gaitasunak aitortzeko eta egiaztatzeko modu iraunkorrean irekitako prozedura), urriaren 13ko 124/2021 Ebazpenak zuzendua.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/116/8

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/248/6

–13/2021 Ebazpena, martxoaren 3koa (Aholkulariak eta ebaluatzaileak gaitzeko ikastaroak).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/60/13

–2/2017 Foru Agindua, urtarrilaren 12koa (Profesionaltasun ziurtagiria eta egiaztapen partzial metagarria eskatzeko prozedura arautzen du LHko ikasleentzat).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2017/31/0

68.10. Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila egiaztatzea.

–27/2017 Foru Agindua, martxoaren 6koa (Arautzen duena laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko mailako prestakuntza egiaztatzeko prozedura Nafarroan LOEko EMko edo GMo zikloak egiten dituzten ikasleentzat).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2017/80/10

68.11. Lanbide Heziketako berariazko beste programa batzuk.

–31/2012 Foru Agindua, apirilaren 3koa (Prestakuntza egonaldiak atzerrian: LHko ikasleak eta irakasleak).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2012/95/1

–324/2018 Ebazpena, ekainaren 27koa. (KIMUA programaren onespena). Urriaren 10eko 519/2018 Ebazpenaren bidez garatua.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2018/165/7

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2018/209/12

68.12. Beste batzuk.

–51/2021 Foru Agindua, maiatzaren 17koa (Salbuespenezko neurriak hartzea, irailaren 29ko 31/2020 Errege Lege Dekretua).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/137/6

–93/2008 Foru Agindua, ekainaren 13koa (Ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzen duena).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2008/93/0

68.13. Estatuko erkidegoko araudia Lanbide Heziketari buruz.

Helbide honetan dago kontsultagai:

https://www.todofp.es/comunidad-docente/normativa.html

68.14. Europako araudia Lanbide Heziketari buruz.

Helbide honetan dago kontsultagai:

https://www.todofp.es/comunidad-docente/normativa.html

Iragarkiaren kodea: F2212176