202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Epatze-deia, gora jotzeko 22-01383 errekurtsoan, 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz

Mikel Ortiz de Urbina Olaetxea jaunak eta Bernardo Yanci Michelena jaunak 22-01383 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute Nafarroako Administrazio Auzitegian, Lesakako Udaleko 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka.

Aipatu erabakian xedatua betez, eta bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea -Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa- garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lesakan, 2022ko irailaren 26an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2212902