202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, Autokarabanendako eta etxebizitza-ibilgailuendako zerbitzuen eremua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2022ko irailaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Autokarabanendako eta etxebizitza-ibilgailuendako zerbitzuen eremua arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, ordenantzan egindako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsiko da Autokarabanendako eta etxebizitza-ibilgailuendako zerbitzuen eremua arautzen duen ordenantzan egindako aldaketa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2022ko irailaren 30ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2213195