202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa, Estalkietan eguzki-plakak instalatzeko eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2022ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Estalkietan eguzki-plakak instalatzeko eraikingintza-ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da ordenantzaren aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Larragan, 2022ko irailaren 29an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2213146