202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Ordenantza, udal lokalen erabilera eta tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2022ko irailaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal lokalen erabilera eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Lakuntzan, 2022ko irailaren 28an.–Alkate udalburua, Patxi X, Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2213064