202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 209. lurzatiko SG-7n. Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2022ko ekainaren 6an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea "1. poligonoko 209. lurzatiko SG-7a. Hiri-jarduketarako Plan Berezia", Iturengo udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen hilabeteko epean, iragarkia 2022ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 16an, argitaratu zenetik hasita, aztertua izan zedin eta bidezko alegazioak aurkez zitezen.

Epea iraganda eta alegaziorik aurkeztu ez denez gero, 2022ko irailaren 8an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen aipatu hiri-jarduketarako plan berezia.

Erabakiaren onespena, legegintzako foru dekretuaren 79. artikuluari jarraikiz, planaren hirigintza arauekin batera argitaratzen da.

Iturenen, 2022ko irailaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2212852