202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 73. lurzatian. Behin betiko onespena

Iturengo Udalbatzak 2022ko irailaren 8an egindako bilkuran behin betiko onartu zuen 2. poligonoko 73. partzelako xehetasun azterlana, karga-jasogailu bat jarri ahal izateko. Sustatzailea María Teresa Alchu Ochandorena da.

Xehetasun azterlana erakustaldi publikoan egon zen, NAOn argitaratu eta gero (2022ko abuztuaren 4an, 155. NAOn), inork alegaziorik aurkeztu ez duelarik.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori eta onartutako testu arauemailea argitaratzen dira.

Iturenen, 2022ko irailaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2212826