202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako oliobideentzat. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2022ko irailaren 22ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako oliobideentzat.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Funesen, 2022ko irailaren 23an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2212864