202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Ordenantza, lur-ondasunen gaineko kontribuzioa arautzen duena. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2022ko ekainaren 22an egin osoko bilkuran, Erroibarko Udalaren lur-ondasunen gaineko kontribuzioa arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsi zuen.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak edo oharpenak egin ditzaten.

Epe horretan edozein pertsonak aztertu ahal izango du udal bulegoetan, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Erroibarren, 2022ko irailaren 28an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2213180