202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

287/2022 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Ezker Sindikalaren Konbergentziak (ESK) 2022ko uztailaren 1etik irailaren 11ra deitutako grebako gutxieneko zerbitzuei buruzkoa

Burlatako Udaleko Kultura eta Jaien Patronatuko buruak, 2022ko irailaren 23an, ebazpena eman du. Hona hemen haren testua:

"Ikusirik oinarrizko eskubideei buruzko 287/2022 prozedura, Ezker Sindikalaren Konbergentziak (ESK) jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emana, zeina aurkeztu baitzuen Burlatako Kultura eta Jaien Patronatuko buruaren abuztuaren 12ko 48/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horretan gutxieneko zerbitzuak ezartzen ziren ESK sindikatuak 2022ko uztailaren 1etik irailaren 11ra arte deitutako grebarako, eta zuzenbidearen aurkakotzat jotzen da.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Interesdun gisa agertzen diren guztiak epatzea Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, prozeduran ager daitezen bederatzi eguneko epean.

2. Aipatu administrazioarekiko auzi-errekurtsoko 287/2022 prozedura arruntean agertzea eta pertsonatzea demandatu gisa.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Burlatan, 2022ko irailaren 23an.–Patronatuko burua, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2212862