202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Lankidetza-hitzarmena Nasuvinsaren eta Barañaingo Udalaren artean, eraikitako inguruneen berroneratze energetikorako proiektu bat abiarazteko, Elena-Primavera Europako proiektuaren barnean

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko irailaren 12an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen aho batez:

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Onestea eta argitaratzea NASUVINSAren eta Barañaingo Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, eraikitako inguruneen berroneratze energetikorako proiektu bat abiarazteko, Elena-Primavera Europako proiektuaren barnean.

Bigarrena.–María Lecumberri Bonilla alkateari ahalmena ematea hitzarmena sinatzeko.

Hirugarrena.–2024ko ekitaldiko udal-aurrekontuan sartzea hitzarmen honen finantzaketa-betebeharrei aurre egiteko behar diren zuzkidurak.

Laugarrena.–Udalbatzari erabakiaren berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkuran.

Bosgarrena.–Behin sinatuta, hitzarmena udal honen hitzarmenen erregistroan inskribatzea, bai eta web-orriko gardentasun atarian ere, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Seigarrena.–Erabaki honen berri ematea NASUVINSAri eta udal honetako kontu-hartzailetza alorrari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2022ko irailaren 14an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Udalaren eta Nasuvinsaren arteko lankidetza-hitzarmena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2212456