202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Aldaketa Ordenantza fiskal orokorrean. Hasierako onespena

Aberingo Udalak, 2022ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ordenantza fiskal orokorra aldatzea.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da arauan egin aldaketa, eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aberinen, 2022ko irailaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2213200