202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORKOIEN

Gora jotzeko 22-01317 errekurtsoa, 2022rako lan publikoaren eskaintzari buruzkoa

Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Orkoiengo Udaleko alkatetzak 2022rako lan publikoaren eskaintza onesteari eta aldatzeari buruz 2022ko maiatzaren 20an eta 30ean emandako ebazpenen aurka, eta RA 22-01317 errekurtso-zenbakia eman zaio.

Kontuan hartuta zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orkoienen, 2022ko irailaren 28an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2213038