202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Gora jotzeko 22-01519 errekurtsoa, kontu-hartzailearen izendapenari buruz

María Yolanda Azanza Ilzarbek 22-01519 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Berako Udaleko Alkatetzak kontu-hartzailearen izendapenari buruz 2022ko ekainaren 15ean eman zuen ebazpenaren aurka.

Kontuan hartuta zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea -Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa- garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero.

Beran, 2022ko irailaren 29an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2213147