202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2375/2022 FORU AGINDUA, irailaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzen­dari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Ilde­fonso Sebastián Labayen jauna, garai bateko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Afera Penalen Ataleko burua (plantilla organikoan 9620 zenbakia duen lanpostua).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Adminis­trazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate pare­katuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Adminis­trazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario den Ildefonso Sebastián Labayen jauna garai hartako Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Afera Penalen Ataleko buru izendatu zen sei urterako; lanpostu hori 10127 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren irailaren 14ko 210/2022 Foru Aginduaren bidez, Lehendaka­ritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Administrazioarekiko Auzien Ataleko buru izendatu da Ildefonso Sebastián Labayen jauna. Izendapenak 2022ko irailaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2022ko irailaren 15ean izanen da Afera Penalen Ataleko burutzan arituko den azken eguna.

Aipatu deialdiko 15.5 artikuluak ezartzen du ezen merezimendu lehia­ketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Sebastián Labayen jauna, Lehendakaritzako, Ber­din­tasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Afera Pena­len Ataleko burua; lanpostu hori 9620 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan. 2022ko irailaren 15a da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kon­trolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kon­tseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2213025