201. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2022ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren bigarren aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Atarrabian, 2022ko irailaren 28an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2213057