201. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Autobusen aparkalekua

Bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta haren Erregelamenduan xedatutakoa (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko Hirigintza bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Espediente zk.: 34/2022/AACC.

Sustatzailea: Autobuses Hermanos Arriaga SA.

Jarduera: autobusen aparkalekuaren jarduera ezartzea.

Tokia: Udal industrialdea, 4. zeharkako bidea, 25-27, A bidearekin kantoian, 17 (6. poligonoa, 164. lurzatia, 2. azpieremua, 1., 2. eta 3. unitateak).

Tuteran, 2022ko irailaren 29an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2213111