201. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

2023ko zerga-tasak eta tasak

Udalak, 2022ko irailaren 8an egin osoko bilkuran, aho batez eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen onestea 2023ko ekitaldian aplikatuko diren zerga-tasak eta tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean adierazitakoarekin bat. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–2023rako ezartzea zerga-tasa hauek:

1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,14.

2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,14.

3. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

4. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Indizea: %1.

5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Karga-tasa: %15.

Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Koefiziente horiek izanen dira foru legearen proiektuan ezarritako gehienekoak.

Bigarrena.–Honako tasa hauek ezartzea:

–Jarduera sailkatuen eta irekitzeko lizentzien espedienteak tramitatzea: txostenaren kostua.

–Ordezko betearazpena edo egindako zerbitzua: betearazpen-kostuaren %0,5.

–Lehen aldiz okupatzeko lizentzia: 120 euro.

–Ziurtagiriak: 1 euro.

–Fotokopiak: 0,05 (A4) eta 0,10 (A3) eta 0,15 koloretakoak.

–Konpultsak: 0,10 unitate bakoitzeko.

–Aurri-espedienteak: teknikariaren faktura.

–Kontribuzioaren eta beste zerga batzuen ordainagirien kopiak: 0,60 euro unitateko.

–Katastroko orriaren eta lurzatiko zedularen kopia: euro 1.

–Udal Planaren aldaketa: prentsan argitaratzearen kostua.

–Taxi zerbitzua: 3 euro.

–Padel pistako argia: 3 euro ordu bakoitzeko.

–Padel pista erreserbatzea: 2 euro ordu bakoitzeko.

–Pilotalekuko argiaren fitxak: 4 euro ordu bakoitzeko.

Hirugarrena.–Erabaki hau indarrean jarriko da 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

Laugarrena.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta, ediktu bidez, Udalaren iragarki-taulan ere, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, administrazio bidean behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Metautenen, 2022ko irailaren 12an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2212250