201. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2022ko irailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Hala, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarrita dagoena betez, espediente hori jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, interesa duten bizilagunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, espedientea behin betiko onetsiko da zuzen-zuzenean.

Metautenen, 2022ko irailaren 12an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2212248