201. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Larragoako Udalak, 2022ko irailaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larragoan, 2022ko irailaren 20an.–Alkatea, Tomás Andueza Riezu.

Iragarkiaren kodea: L2212665