201. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2023rako karga-tasak

Eulateko Udalak, 2022ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, legez eska­tzen den quoruma zuela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxo­aren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritako­arekin bat, erabaki zuen:

1.–Onestea 2023ko ekitaldian aplikatu beharreko karga-tasa eta tasa hauek:

–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,25.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurre­kontuaren %3.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: ehu­neko 1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga oinarria zehazteko koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplika­tuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa: balio-gehikuntza sortzen den aldi guz­tietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8.

–Ura:

  • Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 30 euro urtean.
  • Kontsumoa: 0,35 euro/metro kubo.

–Belarra:

  • Azienda xehea: 0,47 euro/buru.
  • Azienda larria: 3 euro/buru.

–Lur okupatuak:

  • Herri barnean: 5 euro metro koadroko.
  • Herritik kanpo: 1,5 euro metro koadroko.

2.–Erabaki honek indarra hartuko du 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari (Nafarroako Toki Oga­sunei buruzko Foru Legea), ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

3.–Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udalaren iragarki-taulan.

Eulaten, 2022ko irailaren 14an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2212390