201. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Kontratazio publikoaren alorreko eskumenak eskuordetzan ematea

Barañain Auditorioa Fundazioaren Patronatuko Batzarrak, Batzorde Likidatzaile gisa eraturik 2022ko irailaren 23an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Barañaingo Udalaren esku uztea Barañain Auditorioa Fundazioaren Patronatuko Batzarraren eskumena kontratazio publikoaren alorrean, Batzorde Likidatzaile gisa eratu baita, eraginkortasun arrazoiengatik.

Bigarrena.–Eskuordetzaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Patronatuko buruari ahalmena ematea erabaki hau behar bezala gauzatzeko behar diren egintza guztiak sinatzeko.

Laugarrena.–Eskuordetza hau betez egin diren egintza guztien berri ematea Batzorde Likidatzaileari.

Argitara ematen da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Barañainen, 2022ko irailaren 23an.–Patronatuko burua, Pablo Arcelus Cavallero.

Iragarkiaren kodea: L2212872