201. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aranaratxeko Udalak, 2022ko irailaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udala­ren iragarki-taulan argitara eman, eta jendaurrean egonen da 15 egun balio­dunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafa­rroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egoki jotzen diren alegazioak eta erreklama­zioak.

Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Udalak hilabeteko epea izanen du horiek osoko bilkuran ebazteko.

Aranaratxen, 2022ko irailaren 14an.–Udalburua, Marta Pérez de Albé­niz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2212337