201. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Aldaketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Atarrabiako Udalak, 2022ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi zuen, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea); 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an.

Atarrabiako Udalak, irailaren 27an egin osoko bilkuran, aipatutako 2022rako lan publikoaren eskaintzaren aldaketa onetsi zuen. Hona aldaketak:

Tasa gehigarrian sartzea garbitzailearen lanpostuaren E mailako lanpostu baten deialdia; beraz, lanpostu horretarako lan eskaintza publikoa honela gelditzen da:

Tasa gehigarria: Garbitzailearen 2 lanpostu, E mailakoak.

Atarrabian, 2022ko irailaren 28an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2213082