201. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1849/2022 EBAZPENA, irailaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena", Gobernu Kontseiluak 2022ko irailaren 23an hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekreturen bidez onetsi ziren Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2022ko irailaren 23an hartutako erabakia argitaratzeko. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatu da.

"NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez —zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen—, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2022ko otsailaren 18an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 36. zenbakian, errektoreak 2022ko urtarrilaren 19an emandako 70/2022 Ebazpenaren bidez.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2022ko irailaren 23an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den oroitidazkian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko irailaren 23an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

Oroitidazkia: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko
eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak
2022. Urteko ekitaldia

A.–Ikaspostuak.

A.1. Lanpostuen amortizazioa.

Honako lanpostu hau amortizatu da:

Kudeatzailetza / Liburutegi zerbitzua / Zerbitzuen atala / Osasun ikasketen bulegoa

Zerbitzuetako ofiziala:

–Lanpostuaren zk.: 830.

–Maila: C.

Justifikazioa: Titulazio berriekin bat datozen liburutegi zerbitzuak diseinatzeko egungo premiak direla-eta, liburutegiko langileek profil teknikoa izan behar dute, eta, hortaz, bulegoa eguneratu beharra dago.

A.2. Lanpostuen atxikipenaren aldaketa.

Lanpostu honen atxikipena aldatu da:

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO ATXIKIPENA

AZKENEKO ATXIKIPENA

215

LIBURUTEGIKO OLko LAGUNTZAILEA

KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IKERKETA BILDUMEN ATALA

KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / ZERBITZUEN ATALA

Justifikazioa: Lanpostu huts bat tokiz aldatu behar da, bai eta geroago bete ere, eraikinean titulazio berriak ezartzearen ondorioz Osasun Ikasketen Bulegoan gauzatu beharreko eginkizun teknikoak asumitzeko.

A.3. Lanaldiaren aldaketa.

Lanpostu honen lanaldia aldatu da:

Kudeatzailetza / Liburutegi zerbitzua / Zerbitzuen atala

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO LANALDIA

BUKAERAKO LANALDIA

215

LIBURUTEGIKO OLko LAGUNTZAILEA

GOIZEZ

ARRATSALDEZ

Justifikazioa: Lanpostu horren lanaldia kokagune berrira egokitu behar da.

Iragarkiaren kodea: F2212877