201. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

303E/2022 EBAZPENA, irailaren 16koa, Ekonomia Zirkularraren eta Kli­ma Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Kasedako udal mu­gartean elikagaientzako bilgarri artifizialak fabrikatzen dituen ins­talazio baten aldaketa nabarmena baimentzen duena. Insta­lazioaren titularra Viscofan España SLU da.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren 402E/2019 Ebazpe­naren bidez emana, zeina gero aldatu baitzuten Landa Garapeneko eta Ingu­rumeneko kontseilariaren uztailaren 1eko 87E/2020 Foru Aginduak (horren bidez partez baietsi zen titularrak aipatu ebazpenaren aurka aur­keztutako gora jotzeko errekurtsoa) eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 29ko 331E/2021 Ebazpenak (Eko­nomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren aza­roaren 11ko 402E/2021 Ebazpenak aldatua).

2021eko irailaren 2an, titularrak bere instalazioa aldatzeko proiektua jaki­narazi zuen, instalazio berri bat ezartzeko, zelulosazko tripako estrusio-bainua berreskuratu eta egokitzekoa (lurrungailua, 4. nabea). Ekonomia Zir­kularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak 2022ko irailaren 17an eman­dako irizpenaren arabera, aldaketa hori ez-funtsezkoa da, kontuan har­turik Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legea garatzen duen Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako iriz­pideak (erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Horregatik, ez da beharrezkoa ingurumen baimen inte­gratu berria ematea. Baina aldaketa nabarmena ere badela zioen irizpenak, aldaketa handiak ekartzen baititu instalazioaren funtzionamendu bal­dintzetan. Hortaz, egun duen ingurumen baimen integratua aldatu behar da, aldaketa horiek jasotzeko.

Era berean, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak, 2022ko irailaren 17an emandako irizpenaren arabera, adierazi zuen ezen, In­gurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, handitzeko proiektuak ez zuela in­gurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta edo sinplifikatua behar, lege ho­rren eranskinetako batean ere agertzen ez zelako, eta ulertzen zelako proiek­tuak ez zuela eragin kaltegarri nabarmenik izanen ingurumenean, ez zekarrelako aipatu 7. artikulu horretan zehaztutako handitzerik edo uki­penik.

2022ko maiatzaren 9an, titularrak ingurumen baimen integratua alda­tzeko eskatu zuen, dagokion proiektua gauzatu ahal izateko, hau da, azido-lurrungailu berri bat instalatzea 4. nabean.

Espedientea tramitatu da bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jar­duerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea gara­tzeko Erregelamenduaren 29. artikuluan ezarritako prozedurarekin (erregela­mendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tra­mitean egon da hamar egunez. Titularrak aurkeztutako alegazioak ohar­tarazpen batzuk izan dira, eta baliagarriak izan dira ebazpen honen erans­kinetako testua egokitzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Ingurumeneko zuzendari nagusiak aza­roaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditu­dan eskumenak,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Kasedako udal mugartean elikagaientzako bilgarri artifizialak fa­brikatzen dituen instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzea, zelu­losazko tripako estrusio-bainua berreskuratu eta egokitzeko (lurrungailua, 4. nabea) instalazio berriaren proiektua gauzatu ahal izateko. Horren on­dorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan eza­rritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Viscofan SLU da.

Birugarrena.–Aldaketa funtzionamenduan hasi aurretik, titularrak martxan jartzearen gaineko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua onetsi zen).

Hirugarrena.–Martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpenarekin batera, jarduketa plan bat aurkeztu beharko du titularrak, ingurumenean eragina izan dezaketen ohiz kanpoko ustiatze baldintzak gertatzen direnean zer neurri hartuko diren deskribatzeko.

Laugarrena.–Proiektua gauzatzen hasteko eta jarduera abian jartzeko, martxoaren 30eko Foru Dekretuaren 28 artikuluan ezarritako epeak bete beharko dira (foru dekretu horren bidez, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erre­gelamendua onetsi zen) Bestela, aldaketa nabarmenaren baimena iraun­gitzat emanen da, eta ez du inolako ondoriorik izanen. Orobat, aipa­tutako epeetan betetzen ez diren aldaketaren zatiak gauzatzeko eta martxan jartzeko, instalazioa aldatzeko espediente bat tramitatu beharko da.

Bosgarrena.–Ebazpen honetan ezarritako baldintzak aplikatzen hasiko dira titularrak proiektua gauzatu dela adierazten duen erantzukizunpeko adie­razpena aurkezten duen egunetik aurrera, eta, zeinahi kasutan, alda­keta abian jartzen den unetik aurrera. Bien bitartean, indarrean dagoen in­gu­rumen baimen integratuan ezarritako baldintzak aplikatuko dira.

Seigarrena.–Ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak ez bete­tzeak berekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bate­ginaren IV. tituluan jasotakoak (abenduaren 16ko 1/2016 Lege­gin­tzako Errege Dekretuak onetsia), ezertan galarazi gabe sektoreko lege­rian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta, subsidiarioki, Ingu­rumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen araubidean jaso­takoa.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara­tzea.

Zortzigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzen­dua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Adminis­trazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Bederatzigarrena.–Ebazpen hau igortzea Viscofan SLUri, Kasedako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 16an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2212547