201. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2507/2022 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita 275/2022 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa dutenak epatzea. Ainara Sagardoy Ezquerra andreak jarri zuen aipatu errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, 855 polizia identifikazio zenbakia (PIZ) duen foruzainaren izenean eta hura ordezkatuz, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen 24 lanpostu betetzeko deialdia dela eta.

Ainara Sagardoy Ezquerra andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 25eko 174E/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi zen 855 PIZ duen foruzainak jarritako gora jotzeko errekurtsoa barne-igoerarako oposizio-lehiaketaren merezimenduen balorazio faseko behin betiko emaitzen aurka, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen hogeita lau plaza betetzeko deialdian. Deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari Nagusiaren irailaren 15eko 1281/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezko da interesdunak epatzea aipatu prozeduran ager daitezen.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

2. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Ainara Sagardoy Ezquerra andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2213216