200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

75/2022 FORU AGINDUA, irailaren 14koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez María Pilar Vitaller Lafuente andrea Hez­kuntza Departamentuko Inklusio Proiektuetarako Bulegoko buru izendatzen baita bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Lege­aren bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titula­rrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unita­teetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. María Pilar Vitaller Lafuente andrea Hezkuntza Departamentuko Inklusio Proiektuetarako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izen­da­penak karguaren jabetza hartzen duen egunetik aurrera izanen ditu on­dorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko irailaren 14an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gi­me­no Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2212428