200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

73/2022 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez Itziar Irazabal Zuazua andrea Hezkuntza Depar­ta­mentuko Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko buru izen­datzen baita bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Lege­aren bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titu­larrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unita­teetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Itziar Irazabal Zuazua andrea Hezkuntza Departamentuko Berdin­tasun eta Bizikidetza Ataleko buru izendatzea bitarte baterako; izendapenak Izendapenak karguaren jabetza hartzen duen egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko irailaren 13an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gi­meno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2212322