200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

72/2022 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez Itziar Irazabal Zuazua andrea, Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoko burua, kargutik kentzea xedatzen baita.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Itziar Irazabal Zuazua andrea, Hezkuntza Departamentuko Biziki­detzaren arloko Aholkularitza Bulegoko burua, kargutik kentzea. 2022ko irailaren 13tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da bere azken eguna burutzan.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko irailaren 13an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gi­meno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2212319