200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2022-S-200

Iruñerriko Zerbitzuak SAk honako datu eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Zerbitzuak SA.

Xedea: Ziritzako, Etxarriko eta Bidaurretako hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: Arga ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Bidaurreta (Nafarroa)-Ziritza (Nafa­rroa)-Larraun (Nafarroa).

Baimena eskatu da Ziritzako, Etxarriko eta Bidaurretako hondakin urak Arga ibaian isurtzeko. Guztira, urtean 31.100 m³-ko emaria aurreikusten da, eta urak araztegi batean tratatuko dira, honako hauekin: aurretratamendua, lehen mailako tratamendua eta iragazki bakterianoen bidezko bigarren mailako tratamendua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio tekni­koa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko irailaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2212807