200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

U.A. 1.4-A exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2022ko irailaren 14an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen U.A. 1.4-A exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektuari dagokion espedientea, Juan Ángel Contín Carlosenak, Maite Madoz Báñezek eta Alfonso Ventura Amatriainek sustatua.

Iragarkia 2022ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28an, baita Nafarroan argitaratutako egunkarietan eta udal-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Otsagabian, 2022ko irailaren 14an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2213241