200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Urbanizazio komuneko obren proiektua eta kostuak banatzeko proiektua, UE-R4.3 eta UE-R4.4 unitateetan. Behin betiko onespena

Milagroko Udaleko alkateak, 2022ko irailaren 15ean emandako Alkatetzaren 2022-0404 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen Udal Plan Orokorreko UE-R4.3 eta UE-R4.4 unitateen urbanizazio komuneko obren proiektua eta kostuak banatzeko proiektua, Promociones Navaragón SLk sustatua.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 133. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Milagron, 2022ko irailaren 15ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2212569