200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Hirigintza-hitzarmena, 3. poligonoko 787. eta 788. lurzatietan. Hasierako onespena

Deikazteluko Udaleko alkate udalburuak, 2022ko irailaren 7an eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Udalaren eta Allotarra nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko elkartearen artekoa katastroko 3. poligonoko 787. eta 788. lurzatien esparruan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Deikaztelun, 2022ko irailaren 22an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L2212836