200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Gora jotzeko errekurtsoa (22-01591 zenbakiduna), 1. poligonoko 111. lurzatiko xehetasun-azterketaren behin betiko onespenari buruzkoa

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruaren probidentzia jaso dugu, 2022ko irailaren 19koa, Javier María Sagüés Goñi jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoari buruz (22-01591 zenbakia). Errekurtsoak, hain zuzen, kontra egiten dio Beraskoaingo Udalak hartutako erabakiari Beraskoaingo 1. poligonoko 111. lurzatiko xehetasun-azterketa behin betiko onesteko.

Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen (Iruñeko Iturrama kalea, 10), interesdun gisa, Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketan).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Beraskoainen, 2022ko irailaren 22an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2212825