200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Udalaren jabetzako materialaren mailegua arautuko duten baldintzak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Honen bidez, aditzera ematen da Aresoko Udalak, 2022ko abuztuaren 1ean egindako osoko bilkuran eta aho batez, Udalaren jabetzako materialaren mailegua arautuko duten baldintzak arautzen dituen ordenantza onartzea erabaki zuela.

Iragarkia 2022ko abuztuaren 16an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Udalaren iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean hogeita hamar egun baliodunez eduki da.

Jendaurreko epea iragan da eta ez da erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, behin betikoz onesten da Udalaren jabetzako materialaren mailegua arautuko duten baldintzak onartzen dituen ordenantza, honako eduki honekin:

UDALAREN JABETZAKO MATERIALAREN MAILEGUA ARAUTUKO DUTEN BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Udala ondasun higigarrien jabea da, hala nola mahaiak, aulkiak, bozgorailuak, paellak, etab., maiz herritarrek eta beste interesdunek eskatuta.

Ondasun horien lagapenean eta erabileran erregulaziorik ez egoteak zenbait zailtasun eragiten ditu. Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen da ordenantza bat egitea horien lagapena eta erabilera arautuko duten baldintzak onartzea.

1. artikulua. Ordenantza honen xedea da honako hauek doan erabiltzea:

Herritarrek eta interesa aurkeztuko duen edonork, hala nola Elkarteen Erregistroan inskribatutako elkarteak, bere erabilera partikularrarentzako.

Ez dira baimenduko aipatutako materiala beste edonori lagatzea xedetzat duten eskariak.

Udalak ez du bere burua behartzen materiala unean-unean eskuragarri edukitzerako, baita eskura ez duen materiala lortu eta mailegatzeko ere.

2. artikulua. Eskaerak.

Eskaerak udaletxean aurkeztu beharko dira, Udalak eskaintzen dituen eskaera orriak edo antzekoak Erregistro Elektroniko bidez, udal bulegoetan edo areso@areso.eus helbidean aurkeztuz.

3. artikulua. Fidantza.

1. Materiala mailegatuko dela onartzen duen lehendakari ebazpena jakinarazi eta hurrengo bost egun naturaletan, herritarrek 20 euroko fidantza aurkeztu beharko dute.

2. Fidantza transferentzia bidez edo eskudirutan aurkeztu daiteke.

a) Eskudirutan aurkeztu ezkero, udaletxeko Idazkaritzaren bulegoan aurkeztuko da.

b) Fidantza transferentzia bidez aurkezteko hautua egin ezkero, interesdunek Aresoko Udalarenak diren honako kontu korronteetako batera transferentzia bidez aurkeztu beharko dute, kontzeptuan "FIDANTZA" eta interesdunaren izen-abizenak azalduz:

CAIXABANK: ES36 2100 4941 13 2100206829

RURAL KUTXA: ES79 3008 0179 27 1552526129

LABORAL KUTXA: ES84 3035 0118 83 1180790019

3. Eman zen modu berean itzuliko da fidantza, mailegatutako materiala egoera onean dagoela egiaztatu ondoren, eta gehienez ere itzuli eta ondorengo hamar egun naturaletan.

4. artikulua. Materiala hartu eta jasotzeko baldintzak.

1. Materiala udaletxean hartu eta itzuliko da, bulegoak jendearentzat irekita dauden ordutegian, edo udal taldeko edozein zinegotziren bidez.

2. Materiala jaso eta itzultzean interesdunek dokumentu bana sinatuko dute, hura jaso eta itzuli duela egiaztatuko duena.

5. artikulua. Jabego eskubidea salbu.

Mailegua udal materialaren jabego eskubidea salbu utziz eta besteren kalterik gabe baimenduko da.

6. artikulua. Zigorrak.

1. Erabilera dela eta materialean kalteren bat eginez gero, eskatzailea izango da kalte horren erantzule osoa, eta haiek konpontzeak edo materiala ordezkatzeak eragindako gastuak ordaindu beharko ditu, bere osotasunean. Ekintza juridiko guztien arduraduna ere interesduna izango da.

2. Materiala ez bada itzuli beharreko epean entregatzen, hori itzuli gabe pasako den egun bakoitzak 10 euroko isuna sortuko du, interesdunak ordaindu beharko dutena.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honen aplikazioan sor daitezkeen zalantzak edo bertan arautzen ez diren gai puntualak Alkatetzak ebatziko ditu. Bere erabakiek administrazio-bidea amaituko dute, eta horien kontra 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura arautzen duenak, hala nola Nafarroako Administrazio Lokalari buruzko 6/1990 Foru Legeak eta beste lege administratiboek aurreikusitako errekurtsoak izango dira aplikagarri.

Areson, 2022ko irailaren 19an.–Alkatea, José Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2212573