200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDIGORRIA

Deialdia, administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Alkatetzaren 155. ebazpena, 2022ko irailaren 21ekoa.

Administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak (deialdia 2022ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28an) Alfredo Muro Ortizen aldeko izendapen proposamena igorri dio Mendigorriko alkatetzari, eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditu baitu.

Eta argitara ematen da, bat etorriz deialdiko 9. oinarrian izangaien zerrendari eta izendapen proposamenari buruz xedatutakoarekin.

Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar eguneko epean, proposatutako izangaiak zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko du Udaleko erregistro orokorrean, non adieraziko baitu ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua eta ez dela zerbitzutik bereizia izan inongo administrazio publikotan.

Mendigorrian, 2022ko irailaren 21ean.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2212766