200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Berriozarko Udalean lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen Gobernu Batzarrak 2021eko abenduaren 22an, eta 2022ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an. Deialdiko probak amaituta, kalifikazio epaimahaiak Luis Manuel Telletxea Ezkurraren aldeko izendapen proposamena egin du, puntuazio handiena eskuratu duen izangaia baita; hori guztia, 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa bete beharrez (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten du).

Deialdiaren 7.1 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak Berriozarko Udaleko Erregistro Orokorraren bidez aurkezteko.

Berriozarren, 2022ko irailaren 23an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2212854