200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

305E/2022 EBAZPENA, irailaren 16koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren zuzendariak emana, zeinaren bidez egune­ratzen baita altzairuzko piezak galdatzeko, mekanizatzeko eta bilte­giratzeko Arbizuko udal mugartean dagoen instalazio baten ingu­rumen baimen bateratua. Instalazioaren titularra Baikor World­wide SL da.

Egun martxan dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, aplikatuz abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra (foru lege horren bidez arautu ziren ingu­rumenean eragina duten jarduerak); izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 2.5 taldean.

Dena dela, ez dago ingurumen baimen bateratuaren dokumentu bat biltzen dituena instalazio horrek bere jarduera aurrera eramateko bete behar dituen ingurumen baldintzak.

Beharrezkotzat jo da jarduera sailkatuaren udal lizentziaren emakidetan oinarritzen den dokumentu bategin bat prestatzea, instalazioaren funtzio­namenduak bete behar dituen ingurumen baldintzak zein diren errazago ikusi ahal izateko.

Horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari bu­ruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 59. artikuluan xedatutakoa apli­katuz, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak bere eki­menez hasi du prozedura hau.

Bestetik, azken urteotan, ingurumen arloko arau sektorial berri batzuk sartu dira indarrean, eta eragina dute aipatu instalazioan; besteak beste, urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretua, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena zonifikazio akustikoari, kalitate helburuei eta emisio akustikoei buruz; eta apirilaren 8ko 7/2022 Legea, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa eta ekonomia zirkularra bultzatzekoa.

Ondorioz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua eguneratzea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoarekin.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Eguneratzea altzairuzko piezak galdatzeko, mekanizatzeko eta biltegiratzeko Arbizuko udal mugartean dagoen instalazio baten ingu­rumen baimen bateratua. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebaz­pen honen eranskinetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Insta­lazioaren titularra Baikor Worldwide SL da.

Bigarrena.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuz­tuaren 6ko 128E/2014 Ebazpenaren bidez instalazio horri emandako ingu­rumen baimen bateratuan sartuak dauden hondakin uren isurketei eta hon­dakinen produkzioari eta kudeaketari buruzko baimen eta inskripzioen inda­rraldia mantentzea, ebazpen honetan xedatutakoaren aurka ez dauden bitar­tean.

Hirugarrena.–Jarduera hori betetzen den lursail bakoitzaren egoerari bu­ruzko txostena aurkeztu beharko da ingurumen arloan eskumena duen de­partamentuan, 9/2005 Errege Dekretuaren 3.4 artikuluan ezarritakoaren ara­bera. Txostenaren hedadura eta edukia Nafarroako Gobernuaren web orriko zerbitzuen katalogoan jasotakoak izanen dira: www.nafarroa.eus (Ku­tsaturik egon daitezkeen lurzoruen egoerari buruzko txostena).

Laugarrena.–Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ofizioz aldatzen edo be­rrikusten ahalko ditu ingurumen baimen bateratua emateko baldintzak, In­gurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 27. artikuluan jasotako inguruabarren bat ger­tatzen bada.

Bosgarrena.–Instalazioan edozein aldaketa egiteko, titularrak aldez aurretik jakinarazi beharko du, eta arrazoiak emanda adierazi beharko du alda­keta funtsezkoa edo ez-funtsezkoa den, Ingurumenean Eragina duten Jar­duerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 26. arti­kuluan xedatutakoarekin bat.

Seigarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak bete ezean, Ingu­rumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotzen diren ingu­rumen arloko diziplina-neurriak hartuko dira, deusetan galarazi gabe sek­toreko legedian ezarritakoa, hori ere aplikatuko baita.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara­tzea.

Zortzigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta inte­resdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzen­dua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Admi­nistrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Bederatzigarrena.–Ebazpen hau Baikor Worldwide SL enpresari eta Arbizuko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 16an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F2212548