200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

21466E/2022 EBAZPENA, urriaren 3koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, baimena kentzen duena otsailaren 4ko 99E/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzetarako partidaren gastua egiteko, zeina onetsi baitzen, Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko, langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetarako.

Ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretua aplikatuz, 1994ko apirilaren 13ko TAS Aginduaren bidez, Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri ziren, langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetarako.

Otsailaren 4ko 99E/2022 Ebazpenaren bidez, 200.000 euroko gastua baimendu zen dirulaguntzak emateko Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko, langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetan.

Kontuan hartuta 2022. urte osoan zehar 225 eskaera aurkeztu direla eta 61.207 euroko gastua egin dela, bidezkoa da baimena kentzea laguntza horiek kudeatzeko baimendutako diru-zenbatekoei, era horretan beste gastu konpromiso batzuei aurre egin ahal izateko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea partida honen kargura honako gastu hau egiteko:

–Langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzako kuotak ordainketa bakarrean ordaintzeko dirulaguntzak, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretua aplikatu beharrez 1994ko apirilaren 13ko TAS Aginduaren bidez arautzen direnak, 100.000 euro "Langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa. Konferentzia sektoriala" izeneko 950001 96100 4809 241106 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko urriaren 3an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2213237