200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

19281E/2022 EBAZPENA, irailaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 23ko 456E/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzetarako partidaren gastua egiteko. Ebazpen horren bidez, baimena eman zen enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzen deialdiaren 2022ko ekitaldirako gastua egiteko, eta haren oinarri arautzaileak aldatu ziren.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzai­learen otsailaren 23ko 456E/2022 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzen deialdiaren 2022ko ekitaldirako gastua egiteko, eta haren oinarri arautzaileak aldatu ziren. Hala, 300.000 euro baimendu ziren 2022ko gastu aurrekontuaren "Enplegu inklusiboko programak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950001 96100 4819 241110 partidaren kontura.

Kontuan hartuta 2022. urte osoan zehar eta, aurreikuspenen arabera, 2022an ere eskaeren bolumena txikiagoa izanen dela aipatutako laguntzak kudeatzeko zenbatekoa baino, eta beste gastu-konpromiso batzuei aurre egin ahal izateko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea partida honen kargura honako gastu hau egiteko: Enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak, Nafar Lansare-Nafa­rroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 14ko 1657E/2021 Ebazpenaren bidez eta otsailaren 23ko 456E/2022 Ebazpe­naren bidez arautuak, 240.000 euro, 2022ko gastu aurrekontuko "Enplegu inklusiboko programak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950001 96100 4819 241110 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aur­ka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako kon­tsei­lariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasi­ta. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko irailaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2212657