200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

84/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 14koa, Sonia García Cifuentes andrea Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioen artetik aukeratuz.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2022ko irailaren hamalauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Sonia García Cifuentes andrea Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak 2022ko irailaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Hezkuntza Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko irailaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2212413