200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

612/2022 EBAZPENA, irailaren 26koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita jarduera ekonomikoak garatzeko udal poligono eta lokalen sustapenerako dirulaguntzen 2022ko deialdirako aurreikuspen ekonomikoa.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 4ko 219/2022 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza-deialdi bat onetsi zen tokiko jarduera ekonomikoak garatzeko udal poligono eta lokalak sustatzeko, indarrean dagoen ekitaldikoa, 470.073,00 euroko gastu baimendua duena 2023ko Aurrekontu Orokorretatik.

Deialdian aurreikusita dago diru-zenbatekoa handitzen ahalko dela, 200.000 eurora arte gehienez, baldin eta baimendutako gastua nahikoa ez bada aurkeztutako eskaera guztiei erantzuteko, indarrean dagoen 2022ko gastuen aurrekontuko "Jarduera ekonomikoetako udal poligonoetarako laguntzak" izeneko 810007-81200-7609-458100 partidaren kargura, eta gehienez ere 130.000 euro 2023ko dagokion partidan.

Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten hamahiru eskaerek 2.546.565,48 euroko inbertsio babesgarria justifikatu dute, eta, beraz, 1.016.606,77 euroko dirulaguntza legokioke guztira.

Komenigarria da aurrekontu babesgarriaren zatirik handienari erantzutea, eta, beraz, beharrezkoa da handitzea eragindako bi ekitaldi ekonomikoei dagozkien partiden zuzkidura ekonomikoa.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea jarduera ekonomikoak garatzeko udal poligono eta lokalen sustapenerako dirulaguntzen 2022ko deialdiko zuzkidura ekonomikoa, honela:

–200.000 euro gehitzea, 2022ko Gastuen Aurrekontuko "Jarduera ekonomikoetako udal poligonoetarako laguntzak" izeneko 810008-81200-7609-458100 partidaren kargura.

–129.927 euro gehitzea 2023ko Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den partidan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2022ko irailaren 26an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2213024