200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

98E/2022 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez Mikel Urtiaga Domínguez jauna izendatzen baita, Erika Mauleón Riego andrearen ordez, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimendu eta erre­paraziorako batzordeko kide. Batzorde hori Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legeak sortu zuen.

Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako moti­bazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legeak, 15. artikuluan, ezartzen du giza eskubideen arloko departamentu eskuduneko titularrak emandako foru aginduaren bidez izendatuko direla aurreko artikuluan aurreikusitako moduan aukeratutako Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzordeko kideak.

Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, uztailaren 27ko 87E/2022 Foru Aginduaren bidez, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimendu eta erre­paraziorako batzordeko kideak izendatu zituen. Batzorde hori Eskuin mutu­rreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politi­koko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legeak sortu zuen.

Foru agindu horretan izendatutako kideetako batek, Erika Mauleón Riego andreak, auzitegi-peritua delako izendatu zutenak, arrazoi profesio­nalengatik ezin ditu bete batzordeko kide gisa dagozkion erantzuki­zunak.

2022ko irailaren 7an, Justiziako zuzendari nagusiak idatziz jakinarazi zion Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari Mikel Urtiaga Domínguez jauna, Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuko auzitegi-medikua, proposatzen zuela Biktimen Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzordeko kide izateko, Erika Mauleón Riego andrearen ordez.

Espedientean, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuaren txosten-proposamena jaso da, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiaren adostasunarekin, baita txosten juridikoa ere.

Horregatik guztiagatik, eta Herritarrekiko Harremanetako Departamen­tuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 271/2019 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz, eta bat etorriz Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearekin,

AGINTZEN DUT:

1. Mikel Urtiaga Domínguez jauna, Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuko auzitegi-medikua, izendatzea, Erika Mauleón Riego andrearen ordez, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimendu eta erreparaziorako batzordeko kide. Batzorde hori Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legeak sortu zuen.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea eta igortzea Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusira, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzura eta Herritarrekiko Harremanetako Depar­tamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 13an.–Herritarrekiko Harremanetako kontsei­laria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2212430