200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

356E/2022 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 340E/2022 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez Ana Isabel Chocarro Resano andrea Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko bulegoburu izendatu zen bitarte baterako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125,1. artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokio.

Akats bat atzeman denez Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 340E/2022 Foru Aginduan, zeinaren bidez Ana Isabel Chocarro Resano andrea Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko bulegoburu izendatu zen bitarte baterako, bidezkoa da hura zuzentzea.

AGINTZEN DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 340E/2022 Foru Aginduan atzeman den transkripzio akats materiala zuzentzea. Foru agindu horren bidez Ana Isabel Chocarro Resano andrea Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko bulegoburu izendatu zen bitarte baterako. Horrenbestez,

Honako hau dioen tokian:

"Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko bulegoburu".

Honako hau behar du:

"Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko Ikerketa Bulegoko buru".

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko irailaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2212895